Pikara Magazine aldizkariaren kontrako erasoa salatu dabe

Bizkaie! 2020-09-15 08:27   Pil-pilean



Kazetarien Euskal Alkargoa
k (KEE) eta Euskal Kazetarien Alkarteak (EKE) Pikara Magazine aldizkariaren egoitzearen kontrako pintada matxistak gaitzetsi eta salatu ditu, laugarrenak aurten.

EAEko kazetaritza arloko erakunde profesional nagusi biek adierazpen askatasuna, hedabideek indarkeriarik barik libre inormazinoa emoteko eskubidea eta mobimentu feministearen kontrako erasoak salatu ditue.

Pikara Magazine aldizkari digitalak 2019an Euskal Kazetaritza Sarietako Kazetaritza Digitala Saria irabazi eban teoria eta praktika feministea zabaltzeagaitik.

Kazetarien Euskal Alkargoak eta Euskal Kazetarien Alkarteak adierazo dabe eraso eta jokabide horreek demokraziaren erispideen kontra dagozala eta nabarmendu dabe gizarteak informazinoa jasoteko eskubidea dauela eta gizartean eretxi publikoa eregiten laguntzeko informazinoa emotea oinarrizko eskubidea dala eta jarrera autoritarioei aurre egiten izango dirala beti.

Kazetarien Euskal Alkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Alkarteak (EKE ) babesa eskaini deutse Pikara Magazine argitalpenari eta bertan lan egiten daben profesional guztiei; era berean, aitatu beharginentzako errespetua eskatu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu