Paco Etxeberria, memoria historikorako aholkulari Espainiako Gobernuan

Bizkaie! 2020-09-15 08:13   Pil-pilean

Paco Ferrandiz antropologoaren aholkularitzea be izango dau Espainiako Gobernuak.

Paco Etxeberria antropologo eta Aranzadiko presidenteak aholkularitzea eskainiko deutso Espainiako Gobernuari erkidegoetan ehunka hobi komun edegiteko. Sanchezen Gobernuak hobiok edegitea Memoria Demokratikoaren Legearen bidez egin gura dau eta horren aurreproiektua gaur onartuko dabe Ministroen Kontseiluan.

Paco Etxeberriak Espainiako Gerra Zibileko ehunka hobiren edegieran parte hartu dau, gehienak frankisten biktimenak, baina baita errepublikanoen biktimenak be, Murtzian eta Andaluzian.

Horrezaz gan, aurreproiektuak Franco Fundazinoa legez kanpo ixteko aukerea jasoten dau, Carmen Calvo presidenteordeak aurreratu dauenez.

Kontuak kontu, gorpuzkiak edegiteko erreferentziazko laborategiak egongo dira, EHUkoa tartean; NBEk 2014tik Espainiari memoria historikoaren arloan gomendatutako erispideak kontuan hartu eta fiskaltza barri bat sortuko dabe gorpuak hobitik atara eta identifiketako.

Ez da aurreikusten lege honek eragin handirik izango dauenik Euskadin edo Nafarroan, izan be, erkidego biotan asko aurreratu da alor horretan eta eredugarri hartzen gaitue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu