ExpoDistritok sei erakusketa ibiltari dakarz

Bizkaie! 2020-09-14 13:42   Kulturea

Bisita-orduak hemen begitu daitekez. 

Felipe Manterolaren erretratua (Zeanuri, 1885-1997) | Ikusi handiago | Argazki originala

Antton Jauregizuria, Itziar Ferreruela, Leticia González, José Luis Campos, Joaquín Dacosta eta Felipe Manterola artistak eta ahoaz edo oinaz pintetan daben pintoreen alkarteak ekarriko ditue. Zenbait diziplina aztertzen ditue, adibidez, pinturea, eskulturea eta argazkigintzea.

Expodistrito Bilboko Udalaren ekimena da, artea uriko zenbait barrutitara eroatea eta hainbat artistaren lana ezagutzera emotea helburu dituana.

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak arte plastikoen eta argazkigintzako sei erakusketa ekarriko ditu Abando, Begoña, Otxarkoaga eta San Frantziskoko udaltegietara. Programearen barruan San Inazio, Ibarrekolanda, Castaños, La Bolsa eta Errekaldeko udaltegietan egiten diran erakusketak bertan behera geratu dira, COVID-19aren kontrako segurtasun-neurriakaitik, izan be, espazio horreetan jente asko ibilten da.

Expodistrito kultur programako erakusketak ibiltariak dira, hau da, barrutietako udaltegi batetik bestera joango dira, urtarriletik aurrera, lau barruti horreetako bizilagunakana heltzeko.

Aurten, ondokoak izango dira artistak Antton Jauregizuria (argazkigintzea), Itziar Ferreruela (pinturea), Leticia González (pinturea) eta Felipe Manterola (argazkigintzea). Gainera, ahoaz edo oinaz margotzen daben pintoreen alkartearen erakusketa bat eta José Luis Campos eta Joaquín Dacosta artisten (pinturea eta eskulturea) atzera begirako erakusketea programau dira.

Guztiak sarrera librekoak dira. Bisita-orduak kulturabarrutik.eus webgunean begitu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu