Pou Anaiek 'Rayu' bidea zabaldu dabe Peña Santan
2020-09-11 11:03 KirolaBost asteko lana behar izan dabe goraino heltzeko.
Europako Mendietako Peña Santa mendia (2.596 m) begiz jota euki dabe Iker eta Eneko Pou anaiek azken asteotan. Kico Cerdá eskalatzaile argentinarragaz batera, Rayu izeneko bidea zabaldu dabe, beti-betiko alpinismoaren filosofian oinarrituta: Estilo librean eta behe-behetik hasita. 8c mailea emon deutse 600 metroko bideari. Ikusi igoerearen bideoa hemen.
Pou Anaiek azaldu dabenez, bost asteko lan gogorra behar izan dabe bidea zabaltzeko. Egun batzuetan 18 ordu be egin doguz beharrean, lur jota amaitu dogu, baina pozik gagoz, adierazo dau Eneko Pouk. Eskaladearen alderdirik politena horman zintzilik egin dituen vivac-ak izan dirala dino, egunsenti eta ilunabar ederrak ikusi dituelako handik.
Igoerearen lehenengo zatia, 300 bat metrokoa, 7b mailakoa da gehienez, baina alderdi fisiko zein psikologikotik gogorra da. Bigarren zatia gatxagoa da teknika aldetik, horma tente-tenteak ditualako, eta luzerik erabagigarrienak 8c mailea dau.
Nazinoarteko eskaladan kategoria altua da 8c, ez dagoz halako bide asko. Pou anaiek uste dabe, kalidade handiko edegierea egin dabenez, bide klasikoa bihurtuko dala Rayu, eta munduko onenak erakarriko dituala.
Argazkiak: Pou anaiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!