'Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz' erakusketea Iruñean ikusgai

Bizkaie! 2020-09-11 09:35   Kulturea

Irailaren 10etik 2021eko urtarrilaren 10era zabalik egongo dan lehen atzerabegirakoa jasoten dauen erakusketea Bilboko Arte Eder Museoan egon zan 2019ko urriaren 30etik 2020ko urtarrilaren 26ra eta orain, pieza berriak gehitu eta Iruñeko egoitza bitan egongo da Nafarroako Unibersidadea Museoan eta Nafarroako Museoan.

Kontuak kontu, Nafarroako Unibersidadea Museoaren eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetzeari esker, museoan ikusgai dago orain museo horren María Josefa Huarte bilduma zoragarria, besteak beste, Oteiza, Palazuelo, Tápies, Picasso edota Chillidaren lanek osotua. Holan, museo bien alkarlanari esker, emakume bi ezagutarazo dira: Isabel Baquedano margolaria (Mendabia, 1929 – Madrid, 2018) eta María Josefa Huarte mezenasa, biak be interes handikoak, XX. mendeko Espainiako artearen esparruan.

Bart egindako jentaurreko aurkezpenean egon ziran Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilaria; Bingen Zupiria, Bilboko Arte Eder Museoaren Patronatuko presidentea eta Eusko Jaurlaritzaren bozeroailea eta bertako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Ángel Gómez Montoro, Nafarroako Unibersiadea Museoko Patronatuko presidentea; eta Ángel Bados, erakusketearen komisarioa.

Nafarroako Unibersidadea Museoan izan dira: Alfonso Sánchez-Tabernero, Nafarroako Unibersidadeko errektorea; Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendaria; Mercedes Jover, Nafarroako Museoko zuzendaria; Jaime García del Barrio, Nafarroako Unibersidadea Museoko zuzendaria; eta Ángel Bados, erakusketearen komisarioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu