Tabakalerak bost urte beteko ditu irailaren 11n

Bizkaie! 2020-09-11 08:41   Kulturea

Parasite (Bong Joon-ho, Hego Korea, 2019, 132') zuri-baltzeko bersinoaren estreinaldia Donostian.



Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa
k irailaren 10etik 12ra, publiko guztiei zuzendutako programa berezia eskainiko dau; bost urtean eginiko ibilbidea gogoratu eta bere garrantzia azpimarratuko da astegoienean eta bizi dogun ziurbakotasun garai honetan kulturea bere forma guztietan aldarrikatzeko momentua izango da. Ezohiko testuinguruan dator urteurrena da eta bisitari guztien segurtasuna bermatzea izango da Tabakaleraren ardura nagusiena.

Eraikinak hartuko dituan ekitaldien artean, aitatzekoa da eraikineko 0 pisuan ikusgai dagoan eskultura monumentalaren inaugurazinoa: Julio Le Parc artistearen Kuboa. Horretarako, eta osasun-krisiaren bilakaereak ahalbidetzen badau, Le Parc artista frantziar-argentinar ezaguna gure artean da. Horrezaz gan, Zin Ex. Abstrakzinotik algoritmora erakusketearen aurkezpena egingo da; Florian Wüst komisarioaren eskutik ezagutuko dogu arte plastikoen eta teknika zinematografikoen artean sortzen diran loturak aztertzeko ibilbide bat proponiduten dauen erakusketea. Tabakalerako zinema-aretoa izango da astegoien horretan puntu beroenetako bat, izan be, jarduera berezi batzuk programau ditue, aurkezpenak eta zuzeneko musikea izango dituen proiekzinoakaz, besteak beste.

Era berean, ekitaldi gehiago be izango dira, berbarako eraikinera bisita gidatuak, mahai-inguruak eta beste hainbat ezusteko.

Urteurrena ospatzeko antolatutako jardueretara sartzea doban da, baina lekua erreserbau behar da (0'90€ emisino gastuak).


Egitaraua


Irailak 10:

19:00 Ekitaldi instituzionala eta Kuboaren aurkezpena Julio Le Parc artisteagaz (Online).

 

Irailak 11:


10:00-21:00 Supraspectives by Quadrature. Instalazinoa.

11:00-20:00 Sortwo-ren esku-hartze murala.

12:00-14:00 | 16:00-21:00 Nestor Basterretxea. Argazkigintzearen bitartez. Erakusketea.

18:00-19:30 Alkarrizketea: Julio Le Parc eta Ana Longoni 1. pisuko Hall-ean + Online.

20:00-20:30 Zin Ex. Abstrakzinotik algoritmora erakusketearen aurkezpena 1. pisuko Hall-ean + Online.

20:30-21:30 Zin Ex. Abstrakzinotik algoritmora. Erakusketea.

21:00-00:00 ... ere erera... J.A. Sistiagaren esku-hartzea fatxadan.

22:00 Parasite (Bong Joon-ho, Hego Korea, 2019, 132') zuri-baltzeko bersinoaren estreinaldia.

 

Irailak 12:


11:00-20:00 Sortwo-ren esku-hartze murala.

10:00-21:00 Supraspectives by Quadrature. Instalazinoa.

10:00-21:00 Zin Ex. Abstrakzinotik algoritmora. Erakusketea.

10:00-21:00 Nestor Basterretxea. Argazkigintzearen bitartez. Erakusketea.

10:00- 11:15 Tabakalera ezagutu: 2deo eta EQZE Marina Aparicio eta Carlos Muguirogaz. Bisita gidatua (Ez dago plazarik).

10:30 -12:00 Tabakalera ezagutu: Jon Montero arkitektoagaz. Bisita gidatua (Ez dago plazarik).

11:00 -12:15 Tabakalera ezagutu: sortzaileentzako baliabideak Oier Etxeberria eta Mikel Mendarterekin. Bisita gidatua.

11:30-13:00 Tabakalera ezagutu: Memoria eta Kearen artxibogileak. Berbaldia.

12:00-13:15 Tabakalera ezagutu: Euskadiko Filmategia Joxean Fernándezegaz. Bisita gidatua (Ez dago plazarik).

12:00-12:45 Elkarrizketa: Florian Wüst eta Oier Etxeberria Zin Ex. Abstrakzinotik algoritmora erakusketearen inguruan. Z aretoa + Online.

12:30-13:30 Tabakalera ezagutu: Edurne Ormazabal zuzendariagaz. Bisita gidatua (Ez dago plazarik).

13:00 Donostia Uria 55. Literatur Lehiaketako epaimahaiaren epaia.

16:00-16:45 Kameleoiak gara! Arte biziak: Sableak. Familientzako jarduerea. Z aretoa + Online.

16:30-18:00 Tabakalera ezagutu: J.L.Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria). Bisita gidatua (Ez dago plazarik).

17:00-18:30 Tabakalera ezagutu: Medialab Arantza Mariskalegaz. Bisita gidatua.

17:00-17:45 Hiru urtez goitik begira. Malas madres-i agurra. Alkarrizketa. Sortzaileen gunea + ONLINE

17:30-18:30 Tabakalera ezagutu: LABe. Bisita gidatua (Ez dago plazarik).

18:00-19:30 Tabakalera ezagutu: Dr. Camino liburutegia. Bisita gidatua.

18:00-18:45 Artea eta zientzia barriketaldia: Quadrature eta Silvia Bonoli eta Raul Angulo (DIPC). Z aretoa + Online.

19:00 Handia (Aitor Arregi, Jon Garaño, Espainia, 2017,114') Gonbidatuak: Lourdes Herrasti, Paco Etxeberria, Aitor Arregi eta Jon Garaño (Ez dago plazarik) + Online.

19:45-20:00 Ars Electronica Festival konexioa (Online).

20:30-22:00 Kutxa Kontzertuak: Ghost Number. Zuzeneko musikea (Ez dago plazarik).

21:00-00:00 ... ere erera... J.A. Sistiagaren esku-hartzea fatxadan.

22:30 THX 1138 (George Lucas, AEB, 1971, 90') Güiro meets Russiaren zuzeneko musikeagaz. Zinemea eta zuzeneko musikea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu