Irailaren 16an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Bizkaie! 2020-09-10 10:01   Bertsolaritzea

Maiatzean jokatzekoa zan baina egoereak behartuta irailean izango da Udabarria Bertsotan.

Udagoienaren atarian jokatuko da Udabarria Bertsotan 2020. Maiatzean egin behar zan, baina pandemiaren eraginez, egoera berezia da aurtengoa eta irailean jokatuko da azkenean.

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean 60 bertsolarik emon dabe izena eta nabarmentzekoa da Bizkaiko eskualde guztiek dabela ordezkaritzea. Kopuru hori kontuan hartuta, hamar saio egongo dira fase honetan, sei bertsolarikoak. Fase honetatik puntuazinoz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.

Aldaketak egongo dira aurten egituran –erabagi hau igaz hartu eban talde antolatzaileak-. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desbardinetan saio bi egingo dira, bost egunetan egingo dira hamar saioak. Saio guztiak izango dira 18:30ean.

Lehenengo saioak irailaren 16an izango dira:

A MULTZOA

Orozkoko Donibane Aretoan. Bertsolariak:

Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio).
Asier Alcedo Cano (Portugalete).
Asier Galarza Garai (Muxika).
Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga).
Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo).
Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo).


B MULTZOA

Lekeitioko Azkue Aretoan. Bertsolariak:

Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein).
Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar).
Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa).
Jokin Castaños Gonzalez (Galdames).
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo).
Peru de Pedro Larrea (Gorliz).


Talde teknikoak

Saioen antolakuntzan jente askok parte hartzen dau, lan handia egin behar izaten da eta, horretarako, talde teknikoak osotzen dira. Hurrengoak dira parte-hartzaileak:

Talde Antolatzailea: Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Belate Olabarria Astobiza (Orozko), Beñat Vidal Gurrutxaga (Leioa), Fernan Otsoa de Zabalegi Mugeta (Bilbo), Idoia Anzorandia Kareaga (Barakaldo), Igor Menika Bengoetxea (Arantzazu), Ione Narbaiza Gallastegi (Abadiño), Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa), Joseba Etxebarria Uriarte (Larrabetzu), Joseba Santxo Uriarte (Getxo), Josu Telleria Uriarte (Bilbo), Maddi Ibaibarriaga Zubikarai (Markina-Xemein) eta Moises Enbeita Ealo (Muxika).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu