Gorka Hermosak 'Urretxutik Mundura' obrea estreinauko dau
2020-09-09 10:33 MusikeaIparragirreren jaiotzearen 200. urteurrena ospatuko dabe Donostian.
Euskal Herriko artista handiek Iparragirreren omenezko kontzertu berezia atondu dabe. Kontzertua Donostiako Trinitate Enparantzan izango da irailaren 12an, 20:00retan. ETBk grabau egingo dau kontzertua. Gaur eguneko Urretxuko musikari nazinoartekoena buru (Gorka Hermosa), kontzertuan parte hartuko dabe Urretxuko bertsolari ezagunenak, Jon Maiak, Iparragirre gehien jorratu dauen abeslariak, Gontzal Mendibilek, Kitarra zahartxo bat joten dauen mundu mailako birtuosoak, Jesús Prietok, gure ahots onenetako batzuk (Kea-ko ahots laukotea eta Easo Abesbatza) eta Blanchard Strings soka taldeaK.
Danon artean Iparragirreren musikea gaurkotuko dabe: lehen zatian Gorka Hermosak Urretxuko Udalaren enkarguz sortutako Urretxutik Mundura obra handia estreinauko dabe, Urretxuko bardo unibersala (Iparragirre) omentzeko. Gorka Hermosak Iparragirreren melodia ezagunenen orkestrazinoa eta bere obrak buztartu ditu, akordeoi, abesbatza eta orkestrarako suite orkestrala sortuz; Iparragirreren eta bere biziaren eta obrearen paralelismoetan sakonduko dau. Bertso Intermezzoetan, mobimentuen artean, Jon Maiak bere bertsoakaz koerentzia eta batasuna emongo deutso obreari. Azken mobimentuan Gernikaren XXI. Mendeko euskal munduaren etorkizunerako proiekzinoan sakoneratuko dauen errezitaldi bategaz amaituko da obrea.
Azkenik, bigarren zatian, Gontzal Mendibil bakarlariak Iparragirreren kantuen bersino bereziak egingo ditue.
Gorka Hermosa
Konpositore bezela CIA IMC-UNESCO Composition, Konposizino orkestalen PIF Castelfidardo eta eta azken 6 urteetan 4 aldiz Confederation Mondiale d`Accordéon-ek urteko konposizino onenari emoten deutson saria irabazi ditu. Haren obrak Berliner Philharmoniker edota Washington-eko National Opera-n jo ditue eta haren akordeoi eta orkestrarako obrak azken lau urteotan 3 kontinenteetako 20 orkestrek jo ditue 15 nazino desbardinetan.
Interprete legez, Espainian orkestra sinfoniko bategaz jo eban lehen akordeoilaria izan zan (RTVE-eko orkestreagaz). Txina, Iran, Amerika eta Europan kontzertuak emon eta musiko handiakaz kolaborau dau: Paquito D`Rivera (Grammy irabazlea), Jorge Pardo, Ara Malikian, La Mari (Chambao), Luis Auserón (Radio Futura), India Martínez...
9 CD grabau ditu bere proiektuakaz eta beste artisten 30 CD baina gehiagotan parte hartu dau.
Azken hileotan azken CDa aurkezten ibili da (Blanchard Strings). TVE1-eko Telediarioan, TVEko, Canal 24H de TVE, RNE1 (Pepa Fernández-en magazinean eta “El Ojo Crítico”-n), Radio Euskadi, Catalunya Música, Euskadi Irratia... Zenbait egunkarietan (Diario Vasco, El Norte de Castilla, Diario Montañés, Gara, Berria, Deia...), musika klasikako aldizkarietan (Ritmo, Scherzo, Melómano...) agertu izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!