Bilboko BLV-ART irailaren 10etik 20ra

Bizkaie! 2020-09-04 10:42   Kulturea

Antzerkia, jantzea, performance-ak... dagoz egitarauan.

Bilbo Zaharra auzoa eta inguruak izango dira 2020ko BLV-ART jaialdi kutural eta sortzailearen ardatza, irailaren 10etik 20ra. Bilboko Udalak auzoko eragile publiko zein pribaduen laguntzinoa izan dau egitaraua atontzeko, Bilbo Zaharra kulturearen bidez garatzea eta bizibarritzea helburu.

Antzerki, performance eta jantza emonaldiez gan, auzoko galeriek ateak zabalduko ditue, herritarrek Bilbo Zaharreko mobimendu kulturala bertatik bertara ezagutu deien. Era berean, museo eta gune artistikoen instalazinoak erabiliko dira jarduera batzuetarako. Lehenengo ekitaldia Societat Doctor Alonso konpainiaren Andrei Rublev-versión radiofónica ikuskizunaren estreinaldia izango da, hilaren 10ean, Bilborocken.

Sorkuntza garaikidearen erakusgarri izango da BLV-ART. Angela Millanok Tommy performance-a aurkeztuko dau BilbaoArten (11n), Las Bastardas taldeak Con+Sumo +Gusto proposamena daroa Berreginen Museora (12an), eta Bilborocken La Imaginaria banda musikalaz gozau ahal izango da (13an).

Jaialdiaren azken txanpan, jantza garaikideari lotutako emonaldiak izango dira nagusi, Blanca Arrieta, Olatz de Andres eta beste askoren eskutik. Ezin da ahaztu, ganera, Fusionarte Actividad Artística Sensorial kolektiboaren Sin piel, zentzumenetan oinarritutako arte-jarduera eta mahai-ingurua.

Bestetik, Arty Walks izeneko ikustaldi gidatuak egingo ditue irailaren 18an eta 18an. Bilbo Zaharrean finkatu dan sortzaileen komunidadearen barri emongo deutse parte-hartzaileei, eta proiektu zehatzak bisitauta ezagutuko dabe kultureak zelan aldatu dauen auzoa. Ruth Juan artisteak Sortzez Garbiaren komentuan egindako interbentzino artistiko barria bertatik bertara ikusi ahal izango dabe.

Ikusi egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu