Bilbotarrek 324 tailer ditue aukeran

Bizkaie! 2020-09-02 10:24   Pil-pilean

Kultura, bardintasun, osasun, aisialdi eta kirol ikastaroen eskaintzea aurkeztu dau Udalak.

2020-2021 ikasturterako ikastaroen eskaintza zabalaren barri emon dau Bilboko Udalak, kulturearen, bardintasunaren, osasunaren, aisialdiaren eta kirolaren arloetan. 56 modalidadetako 324 tailer antolatu ditue, eta danetara 4.600 plaza inguru egongo dira. Bilboko zortzi barrutietara helduko da eskaintzea.

Kulturearen arloari jagokonez, urtero legez, era guztietako jakingarriak landu ahal izango ditue izena emoten dabenek: zeramikea, barruko diseinu eta dekorazinoa, patchwork-a, akuarelea, eskulturea, bideo edizinoa, argazkigintza digitala eta beste dagoz aukeran. Kulturearen ataleko bost ikastaro barri dagoz aurten, hiru modalidadetan: arte aplikaduetako sorkuntzea, sormenezko joskintzea eta marrazkilaritzea euskeraz.

Azken horrek, gaitasun artistikoak landu edo hobetzeko ez eze, euskerea praktiketako be balio izango dau. Izan be, Bilboko Udalak zehaztu dauenez, euskeraz erdi mailea dabenentzat egokituta egongo da, ikasten dabizanek edo trebetasun handirik ez dabenek be parte hartu deien. Euskeraz ondo dakienentzat be aproposa da.

Kulturearen ataleko zein besteetako ikastaroren baten izena emoteko epea irailaren 8an hasiko da, eta 18an amaitu. Salbuespena osasun arloko tailerrak dira, hor epea irailaren 2tik 14ra izango da. Epeak zarratuta, plazen zozketea egingo da, eta ikastaroak urriaren amaieran edo zemendiaren lehenengo egunetan hasiko dira.

Ikastaro eta tailerren gidea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu