Juan José Goiriena hil da, EHUko errektore izandakoa

Bizkaie! 2020-09-01 12:15   Pil-pilean

1948an jaioa, Eusko Ikaskuntzako lehendakari be izan zan.

Juan José Goiriena (argazkia: Jakiunde) | Ikusi handiago | Argazki originala

Juan José Goiriena de Gandarias hil dala emon dabe jakitera haren ingurukoek. Beste kargu batzuen artean, EHUko errektore izan zan 1991tik 1996ra eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari 1996tik 2002ra. Horrezaz gan, irakasale eta ikertzaile izan zan hainbat unibersidadetan.

Gasteizen jaio zan Goiriena, 1948an, eta Medikuntza eta Kirurgia ikasketak egin zituan Salamancako unibersidadean. Euskal Herrira bueltau zan doktoregoa egiteko. 1970etik irakasle eta ikertzaile izan zan Oviedoko eta Murtziako unibersidadeetan, baita EHUn be. Hamarkada horren erdi partean hasi ziran Goirienari erantzunkizun handiko karguak emoten, lehenengo Medikuntza Fakultadean eta, 1980tik 1984ra, EHU sortu barriko Antolakuntza Akademikoko errektoreorde.

Unibersidadetik kanpo, politikan sartu-urten batzuk egin zituan, Jaurlaritzan sailburuorde adibidez. Baina ardurarik handiena EHUk emon eutsan, 1991tik 1996ra errektore izan zalako. Ondoren, Eusko Ikaskuntzako lehendakaritzara egin eban salto, 1996tik 2002ra. Horrezaz gan, Basurtuko ospitaleko Institutu Medikoko zuzendari izentau eben.

Bere ibilbide luzean, Goirienak artikulu zientifiko ugari idatzi zituan, baita liburu batzuk argitaratu be. Horrezaz gan, hogei bat tesi zuzentzeko ardurea hartu eban. EHUk Urrezko Dominea emon eutsan. Jakiunde erakundeko kidea zan 2007tik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu