Bilboko BBK Sala, barriro zabaltzeko prest

Bizkaie! 2020-09-01 08:22   Kulturea

Covid-19a agertu zanetik zarratuta euki dabe.

Bilboko BBK Sala | Ikusi handiago | Argazki originala

Agintarien esanei kasu eginda, martian Covid-19aren pandemia heldu zanean BBK Sala ixtea erabagi eben bertako arduradunek, osasun arrazoiakaitik. Harrezkero, zarratuta egon dira hango aretoak, programazino barik. BBK-k azaldu dauenez, baina, azken prestakuntzak egiten dabiz aretoa barriro zabaldu eta Bilbo erdi-erdian askotariko programazino kulturala eskaintzeko.

Salea bera itxita egon dan arren, bertoko artistei laguntzeko eta publikoari kultura arloko alternatibak emoteko lanean ibili da BBK Sala konfinamenda hasi zanetik. Itxialdi bete-betean, internet bidezko zuzeneko saio ugari antolatu zituen, nork bere etxetik ikusteko. Kulturearen alde egiten jarraitu dogu beste era batera, adierazo dabe salako arduradunek.

Ganera, kreoentikultura kanala inguruko beste areto batzuetan (Euskalduna Jauregian, Muxikebarrin, Social Antzokian, Barakaldo Antzokian…) ikusleen parte-hartzea sustatzeko erabilten dabiz, sarrerak erosteko deskontuak eginez. 

Baina urte erdia zarratuta egon eta gero, BBK Salak ez dau eragile pasibo izan gura, aktibo kultural bat gara eta hala izaten jarraitu nahi dogu. Egun zehatzik emon ez daben arren, laster ateak zabalduko dituala ziurtatu dabe, segurtasun berme guztiakaz jardun ahal izateko lanean dabiz momentu honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu