Bilbon, betiko ordutegira bueltauko da TAO
2020-08-31 09:54 Pil-pileanAstelehenetik barikura goiz eta arratsalde egongo da martxan.
Iraila hasteaz bat, bizimodua be ohiko martxara bueltauko da kasu askotan. Bilboko Udalak azaldu dauenez, irailaren 1ean bertan berreskuratuko dau TAOk ohiko ordutegia. Lanegunetan, astelehenetik barikura, goizeko 09:00etatik 13:30etara pagau beharko da ezarritako guneetan autoa ixteagatik, baita arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara be.
Zapatuetan, auzoaren araberakoa izango da. Goizeko 09:00etatik 13:30etara egongo da TAO indarrean, baina 1, 2, 3, 4 eta 10. eremuetan baino ez. Ganerako lekuetan libre izango da aparketea. Domeka eta jai egunetan ez da TAO zerbitzurik egongo uri osoan.
Modu horretara, neguko edo ohiko ordutegian sartuko da TAO, Bilboko beste zerbitzu batzuek egingo daben legez, esate baterako, garraiobide publikoek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!