Getxoko Kultur Etxeko tailerrak prest

Bizkaie! 2020-08-25 10:54   Kulturea

Aurrematrikulazinoa datorren astean hasiko da.

2020-21 ikasturterako era askotako tailerrak antolatu ditu Getxoko Kultura Sailak, Algorta eta Romoko kultur etxeetan egiteko. Eskaintzearen barri zabaldu dau, eta matrikulazinoa egiteko baldintzak plazaratu. Urte osoko lantegiak irailaren 28an hasiko dira, eta 2021eko bagilean amaitu.

Kultureagaz eta sormenagaz lotutako tailerrak dira, batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskeraz (elebidun bat be badago). Esate baterako, sormenezko idazkerea, bitxigintzea, makillajea, argazkigintzea... landu ahal izango ditue herritarrek. Irakurle barrien kluba eta ikus-entzunezkoen laborategia be antolatuko ditue, besteak beste.

Eskaintza osoa hemen.

Abuztuaren 31n, datorren astelehenean, zabalduko dabe aurrematrikulea egiteko epea, eta irailaren 11ra arte emon ahal izango da izena. Hil horren 16an egingo dabe lekuen zozketea. Interesa dabenek Romo edo Algortako kultur etxeetan egin leikie eskabidea, edo, bestela, Udalaren webgunearen bidez. Gehienez tailer bitan egin leiteke aurrematrikulazinoa, eta Getxon erroldatutakoek lehentasuna izango dabe plazak banatzeko orduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu