Suitzan saritu dabe 'Cholitas'
2020-08-24 08:29 ZinemeaBilbon estreinau ebenetik, jaialdi askotan irabazi ditu sariak.
2019ko Bilbao Mendi Film Festivaleko ezusteko atseginetako bat izan zan Cholitas dokumentala, eta epaimahaiaren saria irabazi eban. Harrezkero, jaialdirik jaialdi ibili da, Europan zein Amerikan, eta sari ugari emon deutsez. Azkena, Suitzan, Alpin des Diablerets nazinoarteko Zinema Jaialdian: Urrezko Deabrua irabazi dau.
Boliviako emakume mendizale batzuen historia kontetan dau Cholitas-ek. Jantzi tradizional eta guzti igoten dabe Andeetako tontor edurtuetara. Jaime Murciego eta Pablo Iraburu zuzendariek bost emakume horreek Aconcaguara egindako espedizinoa erakutsi dabe dokumentalean. Filmak Nafarroako produkzinoa dauka, besteak beste.
Estreinaldia Bilbon egin zanetik, zaleek eta adituek nabarmendu dabe errealidade barri bat begien aurrera ekarri dauela filmak, hain zuzen be Boliviako emakume indigena batzuen pasinoa mendietara igoteko, eta horrek emoten deutsen askatasuna. Askorentzat, batez be Europan, harrigarria izan da emakumeok jantzi tradizionalak jantzita mendian gora ikustea.
Mendi Filmen eta herririk herriko Mendi Tour zikloan proiekzino ugari egin ostean, nazinoarteko biran bete-betean dabil Cholitas. Suitzan saria irabazi eta gero, laster Italian erakutsiko dabe, Trentoko 68. Jaialdian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!