EHU munduko 400 unibersidade onenen artean sartu dabe

Bizkaie! 2020-08-17 08:33   Pil-pilean

Espezialidadeen sailkapenean, lehenengo 75en artean dago Injinerutza Kimikoan.

Munduko unibersidadeen kalidadea neurtzen dauen Shaghai Ranking zerrenda ezagunean gora egin dau EHUk. Oraintsu gaurkotu dabe zerrendea, eta 400 onenen artean sartu da EAEko unibersidade publikoa, orain arte izan dauen postua baino gorago, beraz.

Txinako Shanghai uriko Jiao Tong unibersidadeak egiten dauen zerrendea da Shanghaiko Rankinga dalakoa. Unibersidadeen kalidadea neurtzeko nazinoartean erabilten diran zerrenden artean, zehaztasun eta errespetagarritasun handienekotzat joten da. Batez be, unibersidadeen ospea eta ikerkuntzearen eragina hartzen ditue kontuan sailkapena egiteko.

2020ko edizinoan Harvard, Stanford eta Cambridge unibersidadeak agiri dira lehenengo hiru lekuetan, hurrenkera horretan. Hamar onenen artetik zortzi Estadu Batuetakoak dira. EHU 301. eta 400. postuen arteko tartean sartu dabe, zehaztasun gehiago emon barik, ze postu jakin batetik gora moltsoka sailkatzen ditue unibersidadeak, postu zehatza emon barik.

Espezialidadeetan banatutako sailkapenak be emoten ditu Shanghaiko Rankingak. Kasu horretan, Injinerutza Kimikoan nabarmendu da EHU, munduko 75 onenen artean lekua eginda. Beste hiru alorretan (Nanozientzia eta Nanoteknologia; Kimikea; eta Inginerutza Metalurgikoa) munduko 150 onenen artean dago.

Ikusi zerrenda osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu