Malen Amenabarrek irabazi dau Peru Abarka lehiaketea

Bizkaie! 2020-08-11 11:37   Kulturea

Yolanda Larreateguiren idazlanean oinarritutako ilustrazinoak aurkeztu ditu.

Malen Amenabar (argazkia: Erein) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bigarren aldiz irabazi dau Malen Amenabarrek Peru Abarka ilustrazino lehiaketea, 2018an be berak eskuratu ebalako sari nagusia. Oraingo honetan, Yolanda Larreateguiren istorio bati marrazkiak egin behar izan deutsez parte-hartzaileek, eta Amenabarrek Kaiola izenekoagaz irabazi dau. Orain, irailaren 1era arteko epea dau istorioko ilustrazino guztiak egiteko, eta urriaren 24an argitaratuko dabe Larreateguiren testuak eta Amenabarren marrazkiak dakarzan albuma.

Aurtengo edizinoan, ilustrazinoaren kategorian, hamalau lan aurkeztu dira. Autore gehienak Euskal Herrikoak izan dira, baina kanpokoren bat be egon da, antolakuntzaz arduratzen dan Markina-Xemeingo Udalak azaldu dauenez.

Kaiola izeneko lan irabazlearen inguruan, hauxe epaimahaiak adierazo dauena: Testua abiapuntu hartuta, harago doa marrazkiakaz ilustratzailea, barneratutako istorio horri ate barriak edegiz. Ekarpen personalak egiten ditu, baina guztion iruditegiari keinu eginez aldi berean: txoriak, kaiolak, hegoak, lainoak, basoa... Elementu guztiak bihurtu ditu protagonista, bidaia baten sinbolo.

Arte Ederretan lizentziaduna da Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu, 1994) eta ilustrazinoan, kartelgintzan eta animazinoan ibili da. Bakarkako lanaz gan, sormen kolektiboko proiektuen alde be egiten dau. Esate baterako, Txakur Gorria kolektiboko kidea da. 2018an Ezpainetakoa lanagaz irabazi eban Peru Abarka saria, eta 2020an, Kaiola-gaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu