Bisita turistiko antzeztuak hasiko dira asteon Bilbon
2020-08-10 08:54 Pil-pileanMartitzenero izango dira, eta itsasontziz egingo ditue.
Oporrak itsasadarrean barrena izenburupean, bilbotar zein bisitariek uria hobeto ezagutu deien antolatuko ditue bisitaldi antzeztuak, bihar, hilak 11, hasita. Bilboats enpresearen ontzietan izango dira bisitaldiok, itsasadarreko uretan. Izan be, Bilboren merkataritza, industria eta gizarte arimea da itsasadarra, antolatzaileen arabera.
Ekimenaren helburua urian turismoa dinamizetea eta Bilboren berezitasunak ezagutzera emotea dira, Bilboko Udalak ohar baten azaldu dauenez. Bisitaldiei beste erakargarritasun bat gehitzeko, aktoreek umorezko ikutua emongo deutse txangoari, antzezpenaren bidez uriaren nortasunaren eta leku interesgarrien inguruko informazinoa zabaltzen daben bitartean.
Bisitaldiak dobakoak dira, eta hiru egunetan antolatu ditue oraingoz, abuztuko azken hiru martitzenetan: 11n, 18an eta 25ean. Egun bakotxean ordu erdi inguruko lau bisitaldi egongo dira (17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00), ahalik eta jente gehienari aukerea emoteko. Txanda bakotxean 50 lagun onartuko ditue gehienez.
Bilbao Turismo erakundea arduratuko da erreserbak hartzeaz. Plaza Biribileko turismo bulegoan ez eze, bestelako bide batzuetatik be emon leiteke izena: telefonoz (94 479 57 60), posta elektronikoz (informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus) eta whatsappez (608 20 38 99). Ibilaldien egunetan, arratsaldez, Bilboatsen bulegoetan be egin leitekez erreserbak (Pío Baroja, 1).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!