Plentziako udal liburutegia barriro zabalik
2020-08-06 13:23 KultureaMartitik itxita egon da, pandemiagaitik.
Luzaroan itxaron behar izan dabe Plentziako herritarrek udal liburutegia barriro erabili ahal izateko. Martiaren erdi partean zarratu eben, Covid-19agaitik konfinamendua ezarri zanean, eta harrezkero itxita egon da. Gaur, abuztuak 6, ia bost hile geroago, barriro zabaldu dabe, osasun neurriak zorrotz bete leitekezala ziurtatu eta gero.
Liburuak maileguan hartu ahal izango dira, eta, ganera, lekuan bertan konsultak egiteko edo irakurteko aukerea dago. Ganera, Plentziako Udalak gogora ekarri dau Euskaldiko Liburutegien Sareko kide dirala; hortaz, udal liburutegiko txartela dabenek EAE osoko eskaintzea dabe eskura, eta eLiburutegiko 7.000 titulu baino gehiago be bai.
Abuztuan, astelehenetik barikura egongo da liburutegia zabalik. Goizean, 10:00ettik 14:00etara; arratsaldean, 16:00etatik 19:00etra. Galdera edo zalantzaren bat izan ezkero, modu presentzialean ez eze, 94 677 53 14 telefono zenbakian eta liburutegia@plentzia.net helbide elektronikoan be emoten dabe arretea.
Plentziako udal liburutegira joan nahi dabenek osasun arloko arau zorrotzak bete beharko ditue. Arautegi barriaren arabera, sartzean eskuak garbitu behar dira, igogailua igoteko baino ez da izango (jaisteko, eskailerak), beste erabiltzaileakaz distantzia gordetea derigorrezkoa da eta ezin da libururik hartu apaletatik: liburuzainari eskatu behar jakoz. Jakina, maskarea beti eroan behar da jantzita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!