171 euskal enpresak 1,3 miloe euroko laguntzak jasoko ditue

Bizkaie! 2020-07-30 10:23   Pil-pilean

Zibersegurtasun industriala bultzatzea da asmoa.

171 euskal enpresak 1,3 miloe euroko laguntzak jaso ditue Eusko Jaurlaritzako zibersegurtasun industrialeko 2020ko programaren bidez. Oraingo hau planaren hirugarren edizinoa da, 2018an hasi baitzan enpresa industrialetan zibersegurtasun-neurriak apliketako eta, holan, arlo horretan daben heldutasun-mailea hobetzeko. Programearen helburu nagusia da zibermehatxuetatik hobeto babestea eta zibersegurtasuna aprobetxetea lehiakortasun abantaila bezela.

SPRI Taldearen eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC) bitartez kudeatutako programa honek 178 proiektu babestu ditu eta 23,3 miloe euroko inbersinoa mobilizau dau danetara. Proiektu bakotxak 7.300 euro inguruko dirulaguntzea jaso dau. Onartutako proiektuen % 46 Gipuzkoako ETEek aurkeztu ditue.

Danetara, 194 proiektu aurkeztu dira, horreetatik % 56 Gipuzkoakoak, % 33 Bizkaikoak eta % 10 Arabakoak.

Zibersegurtasun Industrialeko laguntzen programea orain urte bi sortu zan 600.000 euroko aurrekontuagaz baina ikusirik euskal enpresa industrialen eskaera handia eta enpresek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren inguruan sortutako konfidantza, erabagi da programeari indar handiagoa emon eta, azkenean, aurten 1,3 miloe euroko laguntzak emon dira.

Programeak % 50eko finantziazinoa emoten dau hardwarean eta softwarean eginiko inbersinoak nahiz aholkularitzako edota injinerutzako gastuak pagetako, proiektu bakotxak 18.000 euroko dirulaguntzea jasoko dauelarik gehienez.

Eusko Jaurlaritzeak zibersegurtasun industrialagaz hartutako konpromisoa eta 2017ko urrian sortutako BCSC-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa dira (SPRI Taldean integrauta eta Arabako Parke Teknologikoan kokatua) ekimen honen kokapen-esparrua. Helburu garrantzitsuenak dira enpresa sektorea sendotzea eta bere jarduerea dinamizetea zibersegurtasunaren arloan, Euskadi nazinoarteko erreferente bihurtzea eta segurtasun informatikoaren kulturea sustatzea euskal gizartean. Esangura horretan, laguntza programa hauxe izan zan martxan jarritako lehen neurrietako bat.

Programearen lehen edizinoa (2018) 600.000 euroko aurrekontuagaz hasi zan, baina kopuru hori handitu egin behar izan zan eskaera handiaren ondorioz. Azkenean 102 proiektu onartu ziran (56 Gipuzkoako enpresenak, 25 Bizkaiko enpresenak eta 21 Arabakoenak) eta amaierako zenbatekoa 985.161 eurokoa izan zan.

2019ko deialdia be 600.000 euroko aurrekontuagaz hasi baina azkenean Eusko Jaurlaritzeak 1.877.526 €ko laguntzak emon zituan. Gainera, 4,45 miloe euroko inbersino pribatua mobilizau zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu