Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoa ezohiko deialdian egin ebenen % 84,30ek gainditu dau

Bizkaie! 2020-07-29 13:28   Pil-pilean

Barrikusketea eskatzeko epea garagarrilaren 30ean amaituko da.

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoko ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulau ziran 828 ikasletatik 1.071k gainditu dabe. Beraz, aurkeztutako ikasleen % 84,30ek (698) gainditu dau. Barrikusketea eskatzeko epea edegita dago bihar arte, garagarrilaren 30era arte eta behinbetiko emoitzak garagarrilaren 31n argitaratuko dira. Probearen batezbesteko notea 5,446koa izan da.

Fase bi dagoz atzerketotan: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidean lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena. Horreezaz gan, onarpen faseko irakasgai desbardinak egiteko izena emon eben Heziketa Zikloetako 40 ikaslek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu