2020/07/30 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. | Berbaldiak#BilbaoUda2020. TOTI MARTINEZ DE LEZEA + ASIER MUNIATEGI
Toti Martinez de Lezea idazleak eta Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak liburuei, literatureari, eta bizitzako beste proiektu batzuei buruz berba egingo dabe. Esteka honetan dagoz eskuragarri (www.bilbaokultura.eus) hitzordu horretarako gonbidapenak.
Toti Martínez de Lezea (1949, Gasteiz) eleberri historikoko idazlerik ezagunenetako bat bihurtu da narratiba barriaren barruan eta genero horretako azken urteotako egilerik irakurrienetako bat da. Buru-belarri idazten hasi aurretik, itzulpengintzan ibili zan. 1983 eta 1992 urteen artean antzerki talde bi sortu zituan eta ikus-entzunezkoen produkzinoan be ibili zan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarentzat programak idatzi, zuzendu eta egiteaz gan, ETBk ume eta gazteentzako 1.000 saio baino gehiago sortu eta zuzendu zituan. 1998an lehen eleberria argitaratu eban, La Calle de la Judería, eta azkena, Hierba de brujas, 2019an etorri zan, 20 liburu baino gehiago geroago.
Asier Muniategik 20 urte baino gehiago daroaz Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile-lanetan (Argazkia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!