Hamabi finalista Steam Euskadi sarietan
2020-07-29 11:27 Pil-pileanHezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbide onenak aukeratzen ditue urtero.

Zientzia, teknologia, injinerutzea eta matematikea arteagaz eta humanidadeakaz buztartzen ditu STEAM hezkuntza-ereduak, eta bide horretan sakontzeko ahalegina egiten daben proiektuak autortu eta saritzeko sortu ditu Eusko Jaurlaritzeak Steam Euskadi sariak, Innobasque agentzia publikoagaz alkarlanean. 2020ko deialdira aurkeztutako 133 proposamenetatik hamabi finalistak aukeratu ditue dagoeneko.
Finalisten artean dagoz zazpi ikastetxek aurkeztutako proiektu bana, unibersidadeen bi eta alkarteetatik heldutako beste bi. Azkenik, hamabigarren finalistea Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Sareko eragile batek aurkeztu dau. Antolatzaileek lau sari emongo ditue, kategoria bakotxeko bat:
- Unibersidadez kanpoko ikastetxeen ekimen barritzaileena.
- Bestelako erakundeen proposamen barritzaileena.
- Unibersidadez kanpoko proiektuetan, genero ikuspegidun proiektu onena.
- Bestelako erakundeen proiektuetan, genero ikuspegidun proiektu onena.
Kontuak kontu, honeek dira 2020ko edizinoko hamabi finalistak:
- Forensic Science (Gaztelueta ikastetxea, Leioa).
- Ortu ekologiko zientifikoa (Kurtzebarri eskolea, Aretxabaleta).
- Una mano STEAM solidaria (Don Bosco LHII, Errenteria).
- AutoEZTIMA (Berrio-Otxoa ikastetxea, Bilbo).
- STEAM ikuspegi inklusibotik (San Martin HLHI, Gasteiz).
- Las colillas del tabaco ni son semillas ni se ESfuman (Somorrostro Zentroa, Muskiz).
- Neuronak mArtxan (Artxandape ikastolea, Bilbo).
- Haritu (Suspergintza alkartea, Bilbo).
- ElkarMaker (Ikastolen Alkartea).
- Inspira STEAM (Deustuko Unibersidadea).
- Hezkuntza app azokea (EHUren Hezkuntza Fakultadea).
- Elhuyar Zientzia Azokea (Elhuyar Fundazinoa, Usurbil).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!