Aurrera Festen 5.000 ikus-entzule inguru batu dira
2020-07-29 08:22 KultureaGaragarrilaren 29an, Joseba Gotzon eta Euskadi Brass izango dira protagonista.
5.000 persona inguru joan dira daborduko hilebete honetan, Aldundiak bultzatutako Aurrera Fest ekimenaren barruan Euskalduna Jauregian programau diran ikuskizunetara.
Garagarrilaren 4tik abuztuaren 2ra, 64 antzerki, musika eta jantza saio programau dira ikus-entzule guztientzat, 41 talde eta konpainiaren eskutik. Azkenengo balorazinoa datorren astean egingo dan arren, Lorea Bilbaok aurreratu dau orain arteko balantzea oso positiboa dala eta momentu honeetan kultur sektorea ez gelditzeko eta persona askok beharrean jarraitu ahal izateko balio izan dauela.
Ikuskizun batzuetan Euskaldunako edukierea bete egin da, Amaralen kontzertuan edo Desfasando que es gerundio antzezlanean, besteak beste. Jente gitxiago batu dabenak be izan dira baina pozik agertu da, bakar bat be ez dalako bertan behera itxi behar izan ikus-entzule falteagaitik. Holan, Bilbaok antzokira edo zinemara joateari bildurra galtzeko eskatu deutse herritarrei, ez daukagulako kulturea zuzenean gozeteak eragindako covid-19 pandemiaren kutsadura bakar bat be.
Lorea Bilbaok jakinarazo dauenez, programearen helburua arte eszenikoetako eta musikako taldeei diruz laguntzea eta ikus-entzuleek kultura segurtasunez barriro konsumidu deien bultzatzea izan da. Horretarako, Euskalduna Jauregiak bere espazioak laga eta oinarrizko ekipo teknikoa jarri dau parte hartu daben taldeen eta konpainien esku: ikus-entzuleak jarlekuetan banatzeko zerbitzua, aukeratzeko 3 areto eta sarrerak saltzeko plataformea.
Egitaraua, eurak produzidutako ikuskizun aktiboak eukiezan Euskadi osoko antzerki, musika, jantza zein bestelako arloetako sustatzaileei, konpainiei, profesionalei eta talde artistikoei egon da zabalik.
Kontuak kontu, kontzertuei jagokenez, garagarrilaren 29an, Joseba Gotzon eta Euskadi Brass izango dira protagonista; James Room Bilbon izango da garagarrilaren 31n, baita Inun be eta El Capitan Elefante, abuztuaren 1ean. Musika klasikoa maite dabenentzako Antonio Oyarzabalen txandea anuztuaren 2an izango da.
Batzarretako talde guztiek Aldundia zoriondu dabe kultur sektoreari laguntzeko ekimenagaitik, sektore hori dalako krisi honen kaltetu nagusietakoa,
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!