Aholkularitza zerbitzuak 520 konsulta baino gehiago jaso ditu
2020-07-28 10:59 KultureaDuda gehienak mikroenpresentzako abian jarritako diru-laguntza deialdiagaz lotutakoak dira.
Eusko Jaurlaritzeak kultura arloko langileei zuzendutako aholkularitza zerbitzuak 520 konsulta baino gehiago jaso ditu apirilean martxan jarri ebenetik. Zerbitzua Kulturklik PRO plataformearen bidez eskaintzen da (kulturklik.euskadi.eus/aholkularitza/) eta bere helburua da Covid 19 pandemiaren krisiaren ondorioei aurre egiteko abiarazotako laguntzei eta neurriei buruzko informazino guztia argitzea kulturako langile, eragile eta enpresei. Azken asteotan, dudagehienak lotuta dagoz Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kultur sektoreko mikroenpresentzako abian jarritako diru-laguntza deialdiagaz; laguntza horreek eskatzeko epea eguenean amaituko da.
Aholkularitza-zerbitzu horren bidez, Eusko Jaurlaritzeak laguntza personalizatua eskaini nahi deutso sektoreari, erakundeek abian jarritako laguntza-lerro guztiei buruzko informazinoa argituz. Zerbitzuak informazinoa eskaintzen dau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kultur sorkuntzarako ohiko deialdien inguruan (12 deialdi eta 50 modalidade).
Aholkularitza personalizatu honek duda zehatzak argitzeko aukerea emoten deutse bai partikularrei bai kultur arloko erakunde eta enpresei. Galderak online bideratzen dira eta interesdunek 24 ordu baino lehen jasoten dabe erantzuna posta elektronikoz edo telefonoz. Sailak galdetegi bat bialtzen deutse erabiltzaileei, aholkularitza-zerbitzuaren kalidadea aztertzeko.
Era berean, Eusko Jaurlaritzeak hainbat gida jarri ditu abian, kulturearen arloko langileentzat interesgarriak diran hainbat neurri azalduz: autonomoen zerbitzura jarritako laguntzak eta prestazinoak; zerga-erraztasunak; finantziazino-aukerak; aldi baterako okupazino-erregulazinoko espedienteei buruzko informazinoa; edo hipoteketen zorrari buruzko luzapenen gaineko Informazinoa. Gidea be Kulturklik PRO plataforman topau daiteke.
Laguntzak mikroenpresentzat
Azken asteetan, Kulturklik PROren bidez abian jarritako aholkularitzeari bialtzen jakozan duda gehienak lotuta dagoz Eusko Jaurlaritzeak pandemiaren ondorioen aurrean martxan jarritako azken deialdiagaz. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren deialdi honek miloe bi euroko aurrekontua izango dau eta onuradun bakotxak 10.000 euro jasoko ditu gehienez be. Laguntzak eskatzeko epea garagarrilaren 30ean amaituko. Deialdiaren asmoa da kultura-arloko enpresa eta alkarteak babestea; ez dira kontuan hartuko langile-kostuak (gizarte-segurantza eta soldatak), neurri handi batean honezkero edegitako beste laguntza-lerro batzuen bitartez finantzietan baitira. Eusko Jaurlaritzearen helburua da kultura-sektoreko mikroETEen enpresa-egiturei eustea; mikroETE horreek izan daitekez soziedadedun persona autonomoak, soziedadeak eta alkarteak.
Deialdi honi lotuz, soziedadeen edo alkarteen persona autonomoen gastu finkoek edo egiturakoek eskura leikie diru-laguntzea; ondoko gastuak hartuko dira kontuan:
Beharlekuaren errentamendua, betibe eskatzen dauen personearen etxebizitzearen zati ez bada.
Lan-jarduerarako garraio-ibilgailuen eta material teknikoaren errentamenduaren kostua.
Beharlekuaren hornidurak (ura, telefonoa, internet...), eskatzen dauen personearen etxebizitzaren zati ez badira.
Ondokoakaitik sortutako interesak:
Jarduerea egiten dan establezimendua erostera bideratutako hipoteka-maileguen kuotak.
Alarma-egoerea (2020ko martiaren 14an) indarrean sartu aurreko bosturtekoan egindako inbersinoei jagokezan maileguen edo inbersinoen finantziaketataik sortutako maileguen kuotak, jarduerak behar bezela ibilteko behar diran ondasunak erosteko bideratuak diranean.
Jarduerea pandemiak ezarritako baldintzetara egokitzeko behar diran elementuetan inbertiduteko kuotak.
Bestelako gastu arruntetatik sortutako interesak, adibidez, ondoko gastuetakoak:
Jarduera arruntari lotutako aseguruaren kuotak.
Alarma-aldian kontratautako profesional independenteen zerbitzuak (aholkulariak, konsultoreak...), salbu eta auditoretzetatik sortutako kuotak.
Udal zergak.
Zirkulazinoko kapitalaren finantziazinoak eragindako kostuak.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren urteko aurrekontuetan autortutako alkarte profesionaletako kidetza-gastuak.
Era berean, laguntzen onuradunek mikroETEen definizinoan ezarritako erispideak bete behar ditue (Europar Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE); zehatz, 10 langile baino gitxiago izan behar ditue eta urteko fakturazinoan miloe bi euro baino gitxiago eskuratu). Horrezaz gan, egiaztatu behar dabe osasun-larrialdiaren ondorioz geratu dala beren jarduerea bertan behera edo, 2019aren aldean, % 75 baino gehiago murriztu jakela fakturazinoa.
Interesdunek informazio gehiago eska dezakete kulturklik.euskadi.eus/aholkularitza/ webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!