Marta Apariciok irabazi dau Ekinduz 2020

Bizkaie! 2020-07-28 10:25   Pil-pilean

121 ikaslek parte hartu dabe.

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikastegi guztietako ikaslek (48 gizon eta 73 emakume) parte hartu dabe Ekinduzen IV. edizinoan. Ekimenak campusean kultura ekintzailea bultzatzea dau helburu, esperientzia parebako baten bidez ikasleei enpresak sortzeari lotutako gaiei buruzko prestakuntzea emonez, modu ludiko eta entretenigarrian.

Jarduera nagusia online egin zan martian eta aurrez-aurreko finala garagarrilaren 7an, BEAZen egoitzan. Lehiaketa gogor baten ondoren, saridunak ondokoak dira:

Lehen saria: Marta Aparicio (1.000 euro).

Bigarren saria: Jon Fernández (500 euro).

Hirugarren saria: Alba Lorenzo (300 euro).

Laugarren saria: Iker Sanzo (150 euro).

Bosgarren saria: Sarai Cortajarena (150 euro).

Marta Apariciok, EHUko Medikuntzako azken mailako ikasleak, irabazi dau Ekinduzen IV. edizino hau. Esperientziaren ondorioz, dino, ekintzailetzearen munduan interes handiagoa dauela eta bere karrerakoak ez diran beste jakinmin batzuk landu ahal izan dituala: 'Nik ez neban inoiz ekonomia ikasi eta oso berde ikusten nintzan, beraz, finala preparetako lagun bati apunteak eskatu eta nire kabuz ikertu neban', adierazo dau.

Ekinduz 2020k hiru fase ditu: Enpresa mueta bati (autonomo, mikroETE, ETE edo multinazional) jagokon abatar bat aukeratu ondoren, ikasleak taula batean sartzen dira. Taulearen laukian 5 galdera-kategoria dagoz (azpiegiturak, personala, finantziazinoa, kanpo-faktoreak eta ikutuezinak) eta horreek 3 azpikategoriatan. Jokaldia irabazteko azpikategoria bakotxeko galdera bat asmau behar dabe.

Behin lehen fasea gaindituta, ikasle irabazleek jokoaren bigarren fasera igaro daitekez. Fase hori hautatutako enpresen garapen-mailei jagoke. Parte-hartzaileek 50 ekintza kokatu behar ditue enpresearen garapen-maileagaz lotutako 4 ataletan. Behar bezela sartutako ekintza bakotxak puntuak batzen ditu. Galderak amaitutakoan, puntuazino altueneko 5 jokalariak taula fisiko batean jokatzen dan finalera doaz, lehen fasearen antzera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu