Bekadun barrien artean dago Agurtzane Eguiluz
2020-07-27 13:02 KirolaBasque Team-ek 2020ko bekadunen bigarren zerrendea iragarri dau.
COVID-19 koronabirusak sortutako pandemiak bete-betean eragin eutson Basque Team Fundazinoak martxan jarritako 2020rako bekak eskatzeko prozesuari. Hainbat aldiz luzatu behar izan da dokumentazinoa aurkezteko epea, alarma-egoereak eraginda. Horren guztiaren ondorioz, bekak esleitzeko prozesua normalean baino gehiago atzeratu da aurten. Kirolariek bekea ahalik eta azkarren jasoteko, ebazpena aldekoa izan dan kasuetan, Basque Team Fundazinoak ez dau itxaron aurtengo bekadunak nortzuk ziran iragarteko jasotako eskaera guztiak erabagi arte; ebazpenak txanda bitan iragarri ditu, baldintzak beteten dituen kirolariak bekaz gozetan hasi daitezan.
Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denporaldian lortutako emoitzak baloretan dira, erispide zorrotzak erabilita, bai markei jagokenez, bai maila absolutuan nazinoarteko txapelketa eta lehiaketetan parte-hartzeari jagokonez be. Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak aintzat hartzen dira.
Bekadunek, laguntza ekonomikoez gan, honako honeek be jasoko dituzte: laguntza biomedikoak (QuirónSalud taldeagaz egindako lankidetza-hitzarmenak indartuta), laguntza teknikoak, coaching-zerbitzua, irudi eta komunikazino-zerbitzua eta aholkularitza-zerbitzua arlo akademikoan eta lan-munduan sartzean (zerbitzu horretan dabil buru-belarri Fundazinoa 'Laneratzea' izeneko ekimenaren bitartez).
Aldi berean, nabarmentzekoa da Basque Team-ek genero-bardintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diran balioak izan deiezan egiten dauen apustua. Bekadunei ez jake onartuko emakumeen kontrako adierazpenik, ezta adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik be eta, oro har, ez da onartuko persona edo kolektibo jakin batzuen aurreko intolerantziarik eragiten dauenik, Fundazioak abian jarritako 'Baloreetan bat' proiektuagaz koherentziari eutsiz. Proiektu horren helburua da kirolaren balioak zabaltzea, bai enpresearen bai hezkuntzearen arloan.
Ondokoak dira Basque Team-en 2020an bekea hartu daben kirolariak eta teknikariak (onartutako bigarren txandea):
Agurtzane Eguiluz (errubera-jarlekuko saskibaloia, bekadun barria.
Ainhoa Hernandez (eskubaloia).
Ane Barandiaran (softbola).
Ane Santesteban (errepideko txirrindularitza).
Bárbara Plá (errugbia).
Garazi Sánchez (surfa).
Higinio Rivero (piraguismo egokitua, bekadun barria).
Iñigo Llopis (ugerketa egokitua).
Irantzu García (curlinga).
Jose Maria Avendaño (errubera-jarlekuko, bekadun barria).
Lucía García (futbola, bekadun barria).
Maitane Etxeberria (eskubaloia).
Mikel Unanue (curlinga, bekadun barria).
Miren Lazkano (piraguismo eslaloma).
Nadia Erostarbe (surfa).
Oihane Otaegi (curlinga, bekadun barria).
Pablo Carrera (olinpiar tiroa, pistolea).
Rodrigo Ibañez (karatea, bekadun barria).
Uribarri Barrutieta (errugbia).
Virginia Díaz (arraunketa olinpikoa).
Atzeraeraginezko Basque Team
2019. urtean Basque Team beka baten onuradunak izandako kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatutako kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez baditue, laguntza ekonomiko bat jasoteko eskubidea izango dabe. Bekearen % 50 bermatua izango dabe eta beste erdia Basque Teametik 2020. urterako ezarritako emoitza edo helburuak betez gero jasoko dabe (Aurtengo salbuespenezko zirkunstantziek mugatu egiten ditue lehiaketak eta, ondorioz, kasu bakotxaren balorazinoa egingo da 2020. urtearen amaieran).
Andy Criere (surfa).
Gontzal García (curlinga)
Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
Rakel Mateo (triatloi egokitua)
Basque Team Support
Kirolariek ezin baditue Basque Team Kirolariak bekak edo Atzeraeraginezko Basque Team bekak eskuratu, 2019ko denporaldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dabela egiaztatu baleikie, laguntza jakin bat jasoteko aukerea izango dabe:
Alain Kortabitarte (skatea, bekadun barria).
Ariane Ochoa (surfa, bekadun barria).
Carlos Tobalina (atletismoa, pisu jaurtiketea).
Eider Merino (errepideko txirrindularitzea).
Ian Ponciano (skatea).
Jose Mari Mendiola (judoa, bekadun barria).
Maialen Axpe (atletismoa, pertika saltoa).
Mikel Linacisoro (eskalada).
Ziortza Isasi (errepideko txirrindularitzea, bekadun barria).
2020an, ondokoak dira Basque Team-en bekea hartu daben teknikariak (onartutako bigarren txandea):
Ander Altuna (pistako txirrindularitzea).
Aritz Fernandez (piraguismo eslaloma).
Esteban Nuñez (errubera-jarlekuko saskibaloia).
Iker-Ekaitz Libano (piraguismo egokitua).
Isaac Pousada (ugerketa egokitua).
Leire Otaegi (curlinga).
Marcos César Morales (arraunketa olinpikoa).
Pablo Cabezuelo (surfa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!