Kultur jarduera ugari garagarrilari agur esateko
2020-07-27 10:24 Pil-pileanHamahiru dira #BilbaoUda2020 programeak asteon Bilbora dakarzan planak.

Kultura urbanoa, Bazter Fest, kaleko antzerkia, Goitibera edo The Funes Troup konpainia ospetsuakaz, kontzertuak Moonshine Wagon edo De Diego Brothers taldeakaz, zinemea, literaturea nahiz magia ekitaldiak izango dira datozen egunotan Bilbon.
Hamahiru dira #BilbaoUda2020 programeak asteon Bilbora dakarzan planak, bilbotarrek aukerea izan deien garagarrilari agur esateko.
Egitaraua #Bilbao Aurrera Udal Planaren barruan dator, COVID-19aren ondorioak arintzeko egoereak gehien kaltetutako lanbide-sektoreetan.
Programazinoa
Garagarrilaren 27an, astelehenean
01. Barrutia - Deustu
Botika Zaharra parkea bidaia agentzia bihurtuko da Trapu Zaharra taldearen eskutik, Turistreando ikuskizunari esker. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sartzea doban da.
3. Barrutia - Otxarkoaga Txurdinaga
12:30ean, musikea eta ilusinoa Goitibera konpainiaren eskutik: Europa Parkeko ikusleak uniberso ero, XX. mende hasierako ingeles estetikea dauen batera eroango ditu. Sartzea doban, lekua bete arte.
Online
Astelehenero bezela, Bazter Fest konpainia ordu-orduan helduko da kultura urbanoa maite dabenentzako hitzordua, Zoom plataforman, 20:00etan. Han izango dabe zain Alas Glow Bazter Fest artistea: Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatutako ekimen bat da.
Garagarrilaren 28an, martitzenean
2. Barrutia – Uribarri
Arratsaldean, 19:30ean, Uzturre plazan, Hortzmuga taldeak Jule antzezlana eskainiko dau familia osoarentzat. Sartzea doban, lekua bete arte.
6. Barrutia – Abando
12:00etan, Casilda Iturrizar Parkean, The Funes Troup konpainiak Aurrera ikuskizuna aurkeztuko dau, zirku ikuskizuna, bizitzan egin beharreko hautuen gainekoa eta itzulerarik bako bidaia horretan aukeratu beharreko bideen gainekoa. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Garagarrilaren 29an, eguaztenean
4. Barrutia – Begoña
19:30ean, The Funes Troup Konpainia Karmelo Plazan eskainiko dau Aukerak zirku ikuskizuna.
05. Barrutia – Ibaiondo
Hileroko azkeneko eguaztenetan, BilbaoArteren Art House Zinema aretoan, beste film bat eskainiko dabe, Atzenengo eguaztenetako hitzordua izeneko zikloaren barruan. Datorren eguaztenean, Lumiere d’ete filmea emongo da, Jean Gremillon-ena, 17:00etan eta 19:00etan. Sartzea doban da baina sarrerak telefonoz erreserbau beharko dira (94 415 50 97).
7. Barrutia – Errekalde
TrakaMatraka konpainiak musikea ekarriko deusku Iralako Kirikiño plazara, 12:00etan, Matraka ma non tropo ikuskizunagaz. Sartzea doban da, lekua bete arte.
Garagarrilaren 30ean, eguenean
05. Barrutia – Ibaiondo
Toti Martinez de Lezea eta Asier Muniategi, bestalde, Bidebarrieta Kulturgunean izango dira 19:00etan: lagun bi liburuez, literaturaz eta beste bizitza proiektu batzuez barriketan. Literatur topaketa horretarako gonbidapenak hemen eskura daitekez: bilbaokultura.eus.
19:30ean, Kukai and Brodas Bro konpainia izango dira Arriaga plazan. Han aurkeztuko dabe Gelajauziak eta beste ikuspuntu batetik eskainiko ditue jantza tradizional bi: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko jantza-jauziak.
6. Barrutia – Abando
Uda Jazz hemen dogu ostera, #BilbaoUda2020 programeak jazzaren maitaleentzat dakarren proposamena: De Diego Brothers, 19:00etan, Bertendona ikastetxean, De Diego Brohters taldea Victor eta Juan anaiek osotzen dabe. Kontzertu horretarako sarrerak salgai dagoz dagoeneko, 5 euroan, hemen: bilbaokultura.eus. Horrezaz gan, sarrera kopuru txiki bat gordeko da lekuan bertan saltzeko 18:30etik aurrera.
8. Barrutia. Basurtu/Zorrotza
Eguenean, hilak 30, D’Albeniz ilusionistearen txandea izango da, ezinezko gauzak lortuz, berba magikoen bidez: boom clap, boom clap, ¡somos magia! Magia familia osoarentzat, 12:00etan, Zorrotzako Azoka Plazan. Sartzea doban da, lekua bete arte.
Garagarrilaren 31n, barikuan
05. Barrutia – Ibaiondo
Bidebarrieta Kulturgunean, Moonshine Wagon taldearen kontzertu bat izango da 19:00etan. Kontzerturako sarrerak salgai dagoz dagoeneko, 5 euroan, hemen: bilbaokultura.eus. Horrezaz gan, sarrera kopuru txiki bat gordeko da lekuan bertan saltzeko, 17:00etatik aurrera.
#BilbaoUda2020
Azken buruan, osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan; horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti jesarrita. Modu berean, maskarea nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren ikuskizun guztietan, espazio zarratuetan zein edegietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!