28. Euskal Encounter gaur hasi eta 26ra, Urretxun

Bizkaie! 2020-07-24 11:43   Pil-pilean

Topaketa teknologikoa online egingo da.

Lanparty handi eta urtetsuenak ez dau hutsik egingo aurten be eta 5.088 plaza birtual eskainiko ditu, igaz Bilbao Exhibition Centerren egin zan edizino presentzialean bezela.

Aurten, pandemiaren eraginez, ezin izan da formatu tradizionalean egin baina nostalgiaz beteriko keinua egin nahi izan dabe antolatzaileek: Urretxun (Gipuzkoa) batuko dira, lehen Euskal Encounterra egin zan leku berean, Ederrena frontoian, hain zuzen be. 1994. urtean, 36 parte-hartzaile, 25 ordenagailu eta internetik barik.

28. Euskal Encounter online bersinoak programa zabala izango dau hiru egunetarako, prestakuntza eta olgeta-jarduerak, arte digitaleko lehiaketak, programazinoa eta bideo-olgetak barrubatzen dituana.

Edizino birtual honetan, Opengunea, teknologia barriakaz lotutako enpresak hartzen dituan espazio edegia, eremu birtual bihurtuko da eta dobako jarduera ludikoak eta berbaldiak izango ditu, interesa daben guztientzat.

Euskal Encounter 28 online formatuan egingo da Euskaltel Fundazinoak atonduta.

COVID-19aren eraginez, ezinezkoa izan da bilkura presentziala atontzea aurten eta horregaitik 5.088 parte-hartzailerentzako dobako makro ekitaldi birtuala sortzea erabagi dau Euskaltel Fundazinoak.


Parte-hartzaileentzako jarduerak

Online topaketak egitarau zabala izango dau hiru egunetan: prestakuntza eta olgeta jarduerak, arte digitala, programazino eta bideo-olgeta arloetako lehiaketak.... Era berean, Opengunea, teknologia barriekin lotutako enpresak hartzen dituen espazio edegia, eremu birtual bihurtuko da eta dobako jarduera ludikoak eta hitzaldiak eskainiko ditu, interesa daben guztientzat. Partyan antolatutako ekintza asko Euskal Encounterrek Twitch plataforman dauen streaming kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira, zuzenean.

Euskal Encounter Euskaltel Fundazinoak atondu dau, Eusko Jaurlaritzearen babesagaz, SPRIren bitartez. Euskaltel Fundazinoaren egitekoa da persona, enpresa eta ekimenen arteko loturea sustatzea, Informazinoaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilerearen testuinguruan. Hori dala eta, urtero antolatzen ditu topaketa teknologikoak, hiru lurraldeetan, informatika eta teknologia zaleen eta profesionalen artean ezagutzak, ideak eta balioak konpartiduteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu