Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia ONCEren kupoian protagonista

Bizkaie! 2020-07-24 10:12   Pil-pilean

Garagarrilaren 29an izango da zozketea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia izango da ONCEren kupoiaren protagonista bere 120. urteurrena dala eta, eta Bilboko Galtzada Nagusian dagoan eraikin esanguratsuaren irudia estadu osoko 5,5 miloe kupoitan islatuko da.

Kupoia ezagutzera emon dabe Bibon Ibone Bengoetxea Herri Administrazino eta Erakunde Hartu-emonetarako Foru diputaduak; Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkariak; Miguel Morado ONCEre Euskadiko eta Kantabriako joko-buruak; eta Jauregiaren aurrealdean lana egiten dauen Jesús Puebla Calzada agente saltzaileak. Azken horrek kupoiak merkaturatzen ditu Bilboko Galtzada Nagusian, Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean.

Alarma-egoereagatik ONCEk hiru hilebete zozketarik egin barik igaro ondoren, Bizkaiako beste irudi bat gehitu da azken aldion Euskadigaz zerikusia daben gaiei buruz egindako kupoi zerrendan, besteak beste, Bilboko eta Donostiako Arriaga eta Antzoki Zaharra edo Bermeoko Gaztelugatxeri eskainitakoak.


Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia

XIX. mendearen amaierako da proiektua, eklektizismoaren lan inportanteenetako bat da Euskadiko arte garaikidearen barruan. Eraikuntza lanak 1890ean hasi ziran, Luis Aladrén Mendivil arkitektoaren eskutik. Proiektuak Bizkaiko burgesiaren itxaropenak bete zituan, egoitza barrian lurraldeko ekonomiaren hazkundea eta indarra adierazo gura zitualako.

Jauregiaren barrualdea, eskailera handiek eta dekorazinoak ederresten dabe, sasoi haretako Bizkaiko arte aplikatuen distirea: marmola, zura, ispiluak, eskaiolak, pitxerrak, zeramikak, beirateak eta XIX. mende amaierako margolari garrantzitsuen koadroak. Horren adibide dira Jose Echenagusiak, Anselmo Guineak eta Alvaro Alcala Galianok egindako sabaiko margoak, Daniel Zuloagaren zeramikazko hiru panelak eta Antonio Rigaltek Anselmo Guinearen zirriborroagaz egindakoeskailera nagusiko beiratea.

Eraikinaren pisu nagusiak hainbat areto ditu, harrera-aretoa, tronuaren edo Versaillesen aretoa, osoko bilkuren aretoa edo Diputadu Nagusiaren areto gorria, 15 metro koadro baino ez ditu eta balio handiko objektuak ditu, berbarako, Frantziako enperatrizak, Montijoko Eugeniak, Napoleon III.aren emazteak, 1857an Bizkaiko Foru Aldundiari erregalautako Sévresen hiru portzelanazko pitxerrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu