Euskadiko museoen balio soziala
2020-07-24 09:24 KultureaHelburua da museo parte-hartzaileetan kontabilidade sozialeko prozesuak modu koordinatuan ezartzea.
ECRI ikertaldeak, Fundazinoen Euskal Konfederazinoak eta 8 Euskadiko museok onura horreek aztertu ditue ARTE izeneko berezko tituluan Museoak balioestean, ez geunkez kontuan hartu beharko egiten daben jarduera ekonomikoa eta lortzen dituen irabaziak bakarrik, euren helburua soziala baita, ekonomikoa baino gehiago. Hori dala eta, ezinbestekoa da kultura-erakunde horreek sortutako balio soziala zein dan jakitea.
UPV/EHUko ECRI Ethics in Finance & Social Value ikertaldeak ARTE (Action Research Training Experience) izeneko berezko titulu bat amaitu barri dau, FUNKO Fundazinoen Euskal Konfederazinoaren eta Euskadiko 8 museogaz batera. Jarduera sozialen zenbaketa hori gauzatzeko ezagutzea transferitzea da asmoa: Proiektuaren helburua da museo parte-hartzaileetan kontabilidade sozialeko prozesuak modu koordinatuan ezartzea, holan, topaguneak sortuko dira, ikasitakoa konpartiduteko, proiektuak aberasteko eta, azken batean, erakunde horreen eboluzinoa sustatzeko, alkarlanaren bidez, azaldu dau Leire San Josék, ECRI ikertaldeko ikertzaile nagusi eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultadeko irakasleak. Holan, sortzen daben balioa ezagutzeko aukerea izan dabe eta, gainera, balio sozial hori monetizatu ahal izateko prozesua erakutsi jake. Ez da lan erraza izan eta COVID-19ak ekarritako egoereak ez dau lagundu. Eskola presentzialak eta birtualak buztartu dira, bai eta tutoretza-saioak be eta, azkenean, lortu dogu programea eta ikastaroa bikain amaitzea, dino San Josék.
Ikastaroaren izenburua ARTE da (Action Research Training Experience), norabide bakarreko gai baten inguruko ikastaro bat eskaintzetik harago doa': ikasleak zenbait museotakoak dira eta bakarka eta taldean ikasten doaz, 'taldearen atzeraelikadureagaz eta norabide anitzetan. Ideak sendotzen ditue eta erabagiak hartzen; sinergiak lortzen ditue eta taldea indartzen. Holan, planteautako gaiei erantzuteko kapaz dira modu sistematiko eta zorrotzean, talde bateratu bat bezela.
Balio soziala monetizetako, San Josék azaldu dauenez, kontabilidade sozialak hiru etapa ditu: lehenengoan, eragileen mapea zehaztu behar da (kasu honetan, museoetan interesa dauen publikoarena) balio sozial hori jasoten daben interes taldeakaz batera; ondoren, alkarrizketen bidez, eragile horreen eretxia batu behar da, euren eretxiz museoek zer balio sozial sortzen dituen; azkenik, proxy diralakoak erabilita, erakundeak sortutako balioa monetizau behar da eta museo bakotxak emoitza hori aurkeztu dau.
Kontuak kontu, Publikoaren erantzunaren giltza ez da amaierako datu hori lortzea prozesu osoa baino, izan be, alkarlanean jarduteko dinamika bat sortu dogu eta, horri esker, museoak alkarren artera batu eta lantalde bat osotu dabe. Aldi berean, museo bakotxa bere eragileakana hurreratu da, azaldu dau.
Proiektuan parte hartu dabe Donostiako Aquariumak, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak, Bilboko Arte Eder Museoak, Bilboko Itsas Museoak, Bizkaiko Eleizearen Artxibo Historikoak, San Telmo museoak, Euskadiko Meatzaritzaren Museoak eta Chillida Lekuk.
Azken buruan, Bizkaiko museo gehiagoren barri hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!