Traineruak Bilboko XI. Banderea irabazteko lehian

Bizkaie! 2020-07-24 08:13   Kirola

Garagarrilaren 25ean da hitzordua.

Gizonezkoen Eusko Label Ligako zazpigarren jardunaldian eta Bilboko II. Bandera irabazteko emakumezkoen Euskotren Ligan lehia handia izango da. CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurra irabazteko burrukeak aurrera egingo dau lehiaketako laugarren astegoienean: traineruek egutegiko zazpigarren jardunaldia jokatuko dabe zapatuan, 17:40tik aurrera, Bilboko itsasadarrean jokatuko da Eusko Label Ligako Bilboko XI. Bandeera (gizonezkoen kategorian) eta Bilboko II. Bandera (emakumezkoen kategorian).

Bilbo 2007an agertu zan lehen aldiz estropada-leku moduan arraunketako goreneko kategorian eta, urteeen porasuz, finkatzen joan da udako traineruen estropaden egutegian. Kontuak kontu, Traineru Kluben Alkarteko taldeek (TKE) gogoan izaten dabe hitzordua.

Bilboko Banderea, aurten, estropada bakarra izango da erlojuaren kontra jokatuko dana. Euskotren Ligan, traineruak Bilboko udaletxearen aurrealdean ekingo deutse, banan-banan, alkarren artean minutu bateko tartea itxita eta itsas milia eta erdi egingo dabe arraunean (2.778 metro), luze bi eta ziaboga bat eginez, ondoren helmugara heltzeko, hau da, hasierara bertara.

Eusko Label Ligako jardunaldi honetan, barriz, bandera ospetsu honen hamaikagarren aldia jokatuko da; hiru txandatan abiatuko dira traineruak, CaixaBank koroa irabazteko lehian daben sailkapen orokorraren araberako hurrenkeran. Txanda bakotxean, lau ontziak banan-banan abiatuko dira, alkarren artean minutu bateko aldea itxita; holan, lehenengo txandan, Kaiku Vusa, Zarautz Babyauto, Ondarroa Cikautxo eta CR Ares lehiatuko dira. Bigarren txandan, Lekittara Elecnor, Cabo, Zierbena, Bahías de Bizkaia eta GO fit Hondarribia. Azken eta ohorezko txandan, barriz, Bermeo Urdaibai Avia, Donostiarra Amenabar, Orio Arraunketa Elkartea, Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado lehiatuko dira, momentu honetan berak baitauka Eusko Labelen maillot gorria, sailkapen orokorreko liderrarena. Gizonezkoen traineruak hiru itsas miliako tartean ibiliko dira (5.556 metro) eta lau luze egingo ditue, hiru ziabogagaz.


Lekeitio XXXV. El Correo Ikurriñea - Kutxabank Sari Nagusia - Lekeitioko Udala

Lekeition jokatuko da garagarrilaren 26an, domekan, eguerdiko 12:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu