'Eraso sexistarik bako udea' kanpainea martxan

Bizkaie! 2020-07-23 11:05   Pil-pilean

Eraso sexistak salatzea danon ardurea da: herritarrena eta erakundeena.

Bildur Barik programearen barruan, uda garaian errespetuan eta bardintasunean oinarritutako jarrerak bultzatzeko helburuari eutsiz egin da eta udalen eskuetan jarri da materiala uda berezi honetan jendartea sensibilizetan jarraitzeko.

Eraso sexistei aurre egiteko sortutako kanpainea da, urtero Emakundek bultzatu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Alkarteak laguntzen daben gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen be.

Eraso sexistak salatzea danon ardurea da: herritarrena eta erakundeena, batez be tokiko eremuko erakundeentzat, herritarren ondoan dagozalako eta, horregaitik, udan be errespetuan, bardintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Bildur Barik programako zenbait material eskaini jakez EAEko udalei herritarrak gai horregaz inplikau daitezan. Kartel bat eta eraso sexistei aurre egiteko gida bat dira materialak. Kartela gizarte guztiaren esku dago, deskargetako prest, Emakunderen webgunean.

Indarkeriaren kontrako jarrera bateratua hartzeaz gan, herrietan gazteen artean lan-prozesua sortzen joatea da asmoa, aisialdi-giroetan izan daitekezan eraso sexualak antzemon eta aurre egiteko banakako zein taldeko erantzunak emoteko.

Kanpainea bultzatzen daben erakundeek jarrera aktiboa eskatzen dabe emakumeak errespetetan ez dituen edozein adierazpen fisikoren edo berbazkoaren kontra, errespetuan, bardintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerea. Eta gazteei baina herritar guztiei dei egiten jake euren inplikazino eta jarrera aktiboari esker, udan jarrera sexistarik bako espazioak sortarazoten laguntzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu