Gorbeia Suzien 2020 bertan behera itxi dabe

Bizkaie! 2020-07-23 08:45   Kirola

Bidelagun izan zaituegun babesle, laguntzaile eta banakako guztioi eskerronik zintzoena adierazo gura deutsuegu.

Gorbeia Suzieneko antolakuntza taldearen adierazpena: Lasterketea aurrera eroateko ahalegin guztiak egin ondoren eta behar ditugun baimen guztiak lortuta izan arren, bizi dogun egoera berezi honek honetara behartuta, Gorbei Suzien 2020ko edizinoa bertan behera iztea erabagi dogu. Erabagi hau hartu dogu % 100eko ziurtasuna bermatzerik ez daukagulako. Gauza guztien gainetik, lehentasuna emon deutsagu parte-hartzaile, bolondres, ikusle eta herritarren osasunari. Bidelagun izan zaituegun babesle, laguntzaile eta banakako guztioi eskerronik zintzoena adierazo gura deutsuegu.

Datorren urteko lasterketea atontzen hasita gagoz dagoeneko, inoizko Gorbeia Suzienik erakargarriena eskaintzeko ilusinoagaz.

Aurten parte hartzekoak zinienok, datorren urteko edizinoan be parte hartzeko aukerea izango dozue, zuon esku itxiko dogu dorsala gorde ala ez erabagitea baina jakin eizue erabagiten dozuena erabagiten dozuela, aurtengo izen-emoteetako diruaren % 100 bueltauko deutsuegula.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu