Liburuaren Eguna
2020-07-23 08:01 KultureaBilbon, Berastegi eta Pedro Ibarretxe kaleen artean dagoz etxolak.
Bizkaiko Liburu-sailtzaileen Alkarteak, Bilboko Udalaren babesari esker, 2020ko liburuaren egun atzeratuaren ospakizuna atondu dau; hitzordua gaur da, garagarrilaren 23an, eguenean. COVID-19 pandemiaren krisi sanitarioak eragin eban ospakizun horren inguruko ekitaldi guztiak atzeratu beharra.
Kontuak kontu, Liburu Azokea inauguretako ekitaldia goizeko 11:00etan izango da eta Juan Mari Aburto alkateagaz batera, Gonzalo Olabarria Kultura Saileko zuzendaria eta liburu arloko arduradunak be izango dira. Egun osoan idazleak be ibiliko dira, besteak beste, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Felix Modroño, Karmele Jaio edota Jose Javier Abasolo.
Liburu Eguna 9:00etatik 21:00etara izango da Pedro Ibarretxe kalean eta, danetara, 22 etxola izango dira. Nabarmentzekoa da % 10eko deskontua aplikauko dabela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!