Bilboko eta Bizkaiko gazteek arrazakeriaren kontra idatzi dabe
2020-07-22 11:49 Kulturea400 umek baino gehiagok arrazakeriaren kontrako ipuinak idatzi ditue.
Pentsetako ipuinak ekimenaren hirugarren edizinoa da eta helburuak Bilboko eta Bizkaiko gazteen sormena sustatzea, euren espiritu kritikoa bultzatzea hainbat erronka sozialen aurrean eta besteakazko enpatia soziala piztea.
Joan dan martian ekin jakon Fair Saturday Fundazinoak sustatutako gazteentzako ipuin-lehiaketeari, Bilboko Udala, Athletic Club Fundazinoa eta Bilbao Aseguruen babesari esker. Bullyingaren eta matxismoaren inguruko edizinoen ostean, ehunka gaztek arrazakeriaren inguruko kontakizunak idatzi ditue.
Ume guztiek beren kontakizunak idatzi ditue konfinamenduan zehar (#Black Lives Matter-en erreakzino globalak baino aste batzuk lehenago), Bilbotik eta Bizkaitik 400 kontakizun baino gehiagoko marea txiki bat sortuz, arrazakeriaren inguruan egunerokotasunerako urtenbideak proponidu, salatzen eta kontzientziazinoa eragiten dituenak. 25 ikastetxe inguruk hartu dabe parte ekimenean eta nabarmentzekoak dira Barakaldoko Minas BHI, Bizkaia Ikastetxea, Lauaxeta ikastolea eta Frantziako Lizeoa.
30 irabazleei (15 kontakizun saritu eta beste horrenbeste aitamen) sariak emoteko ekitaldia San Mamesen egin dabe eta bertan izan dira Itziar Urtasun, Lankidetza eta Bizikidetzako Zinegotzia, Bilboko Udalaren izenean, baita Aitor Elizegi, Athletic Clubeko Presidentea, Juan Carlos Ercoreca, Athletic Club Fundazinoko presidentea, Javier Maiztegi, Bilbao Aseguruen Zuzendari Nagusia eta Jordi Albareda Fair Saturdayren sortzailea be, irabazleen artean sariak emotekoko.
Sormena justizia sozialaren alde jarteaz gan, parte hartzen daben umeek Gobernuz Kanpoko Erakunde bat aukeratu dabe, irabaziz gero saria jaso daian; horregaitik, 1.500 euroko sariak hainbat gizarte-proiektutara bideratuko dira, besteak beste, SOS Arrazakeria, UNICEF edo SAVE the Children proiektuetara. Holan, eta Fair Saturday Fundazinoaren arabera, gazteenek mundua modu batera edo bestera hobetzeko helburua daben erakundeak ikertzea eta babestea da helburua; inoiz baino garrantzitsuagoa da persona gazteenen artean balioen haziak ereitea eta emoitzak benetan upealakoak dira. Datozen asteetan, liburu bat argitaratuko da formatu digitalean, irabazle izan diran kontakizun danakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!