Poutarren udea: Psikoblokea
2020-07-22 10:27 KirolaKonfinamendua Balear Ugarteeetan emon dabe Ikerrek eta Enekok.
Psikoblokaren ezaugarria da hatxean gora, soka barik zoazela zeozerk huts egin ezkero, uretara jausten zarela; golpea txikia edo handia izan daiteke, beti be gogoan hartzekoa da altuerea, hau da, zenbat metro egiten dozuzan uretan sartu arte.
Deep water soloing be esaten jako eskaletako modalidade honi baina ez dira atzo goizekoak poutarrak eta lehen be ibili izan dira Brasilen, Txileko Patagonian, Kolonbian, Turkia, Grezian eta beste herrialde batzuetan.
Azken bolada honetan, barriz, Baleareetako 10 eta 30 metroko kare-hatxetan ibili dira, Katedrala izeneko inguruan; informazino gehiago: www.rockandwatermallorca.com .
Psikoblokaren diziplinea 70. hamarkadearen amaieran sortu zan eta ordutik asko dira zaleak.
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!