'Antonio Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista' erakusketea aurkeztu dabe Bilbon
2020-07-21 13:28 KultureaArtistea jaio zaneko 200. urteurrena da.
Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterri Museoak, Antonio de Truebaren, Galdameseko kronista, historialari eta idazlearen, ganean inoiz egin dan erakusketa handiena aurkeztu dabe Bilbon, Albia Lorategietan dagoan estatuaren ondoan.
Enkarterri Museoak (Sopuerta) Antonio de Truebaren ganean inoiz egin dan erakusketa handiena jasoko dau. Egilearen jarduna jatorrizko 100 pieza baino gehiagoren bitartez erakutsiko deuskue, liburu, dokumentu, elementu etnografiko, margolan zein ilustrazinoen bitartez, Truebaren garaikide izan ziran intelektualek idatzitako testuak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Enkarterri Museoaren bitartez urteetan eskuratutako hainbat pieza interesgarri dagoz.
Abellanedako Enkarterri Museoak katalogo publiko-pribadu hori jasoteko egokitu dau bere erdiko nabea; bertan, Enkarterritik datozan familietako dokumentazinoa be jasoten da (XVIII. eta XIX. mendeko eskolako koadernuak, negozioetako liburuak, erlijinoko elementuak, litografiak...), baita pieza etnografiko garrantzitsuak be, Ingalaterratik ekarri eta 1882ko zerratzeko makinea, Granada errotako (Urtuella) errodete bat edo enborrakaz egindako zepoak (erlauntzak) eztia lortzeko. Horri guztiari, XIX. mendeko gerrateetan Bizkaiko Tertzioak erabilitako eta 1860koa dan aldare eroangarri handia, baita garai berean egurrean landutako Bizkaiko armarria be. Pieza azpimarragarrietako bat Aurelio Arteta margolari ezagunak egindako Truebaren erretratua da, Foru Jauregitik Erakusketarako berenberegi ekarritakoa.
Kultur ondare garrantzitsu hori guztia antzeztutako giroan atondu da, Enkarterriko egilearen bizitzea eta lana egituratzen daben lau gunetan. Erakusketearen helburua ez da Truebaren biografia barriro erakustea, egilearen mentalidade osoa ulertzeko ahalegina egin da.
2018ko urriaren 15ean, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galdameseko Udalak lankidetzarako protokoloa sinatu eben, Antonio de Truebaren figurearen ganeko ikerketa kritikoa egiteko. Lan horretan, Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikide katedradunak; Montserrat Amores Bartzelonako Unibersidade Autonomoko irakasleak; Jesús Arrate XIX. mendeko gerrateetan adituak; Goio Bañales Enkarterrin oinarritutako ikerlariak; eta Javier Barrio Enkarterri Museoko Zuzendari Teknikoak hartu dabe parte.
Jentaurrekoan, Antonio Trueba (1819-1889). Bizkaiko Kronista erakusketearen aurkezpen ekitaldian Truebak berak hartu dau parte (antzezle batek haren bizitzako eta laneko berbak antzeztu ditu), eta beragaz batera honeek egon dira: Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, Lorea Bilbao Kulturako Foru Diputatua, Rakel Larruskain Galdameseko alkatea, Mamen Etxebarria Sopuertako lehenengo alkateordea eta Eta Javier Barrio Enkarterri Museoko zuzendaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!