Aurten Aldundiak ez dau eskainiko Gorbeiarako dobako autobusik San Inazio egunean

Bizkaie! 2020-07-21 09:27   Pil-pilean

Batzen dan jente multzoak zirkulazino-arazorik ez sortzea da asmoa.

Azken hamabi urteetan Aldundiak eten barik eskaini dau zerbitzu hori, egun horretan sartzea murriztuta dabelako ibilgailu pribatuan doazenek.

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak ez dau eskainiko Gorbeiarako dobako autobusa San Inazio egunean (garagarrilaren 31). Erabagi hau bat dator COVID-19 birusa zabaltzea eragozteko hartutako neurriakaz, izan be, helburua leku jakinetan jentetzarik ez izatea da eta San Inazio egunean, oso seinalatua izanik, jente asko joaten da Gorbeiara.

Aldundiak eten barik eskaini dau zerbitzu hau azken hamabi urteetan, Gorbeiako Parke Naturala babestu eta San Inazio egunean bertara batzen dan jente multzoak zirkulazino-arazorik ez sortzeko. Aurten zerbitzua bertan behera ixtea erabagi da, koronabirusa ez daiten zabaldu.

Edozelan be, sarbideetan eta aparkalekuetan kontrolak egongo dira, konfinamendua amaitu ondoko astegoien guztietan egin dan legez, izan be, Parke Naturalaren barruan ezin da aparkau, apropos jarritako lekuetan baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu