'Lezama sei bihotz taupadatan' ikusentzunezkoa plazan
2020-07-21 08:06 KultureaSei atal nagusitan, ia ordubiko ikusentzunezkoa da.
Oraintsu, herriko eskoletan, Lezama sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena egin eben; berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zan, baina pandemiaren eraginez, hitzordua atzeratu egin behar izan eben.
Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea Lezamako alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazinokoak egin eben. Proiekzinoaren aurretik, eurek emondako laguntzeagaitik esker ona adierazoteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu eban hara parajetu ziran lekukoen artean.
Sei atal nagusitan, ia ordubiko ikusentzunezkoa atondu dabe: Bertan kontu ugari batu izan doguz, euskera ederrean gainera: eguneroko bizimoduko pasadizuak, lanbideetakoak, gerra eta gerraostekoak, andrazkoen lanak, jai-egunetakoak, txakolinari buruzkoak, kiro lkontuak... Lan honetan lekukoak eurak dira protagonista nagusiak, herriko historia euren bidez azaltzen da: euren bizikerea, euren esperientzia eta euren oroitzapenen bidez. Herriko historia, lehenengo personan. Danetara, 27 lekukoren testigantzak grabau dira.
Gauza asko geratu dira kanpoan, baina egongo da aukerea etorkizunean be, beste egitasmo batzuen bidez, herriko ondarea gazteei eta umeei erakutsi eta transmitidu ahal izateko, ze, azkenean horixe da helburua, dagoana batu eta transmitidu, erakutsi, zabaldu. Horretarako laster gure Youtubeko kanalean egongo dira ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!