Jon Rahm barrikarra, munduko golf jokalaririk onena
2020-07-20 10:41 KirolaRahmek 25 urte ditu eta Basque Teameko ordezkaria da.
Astegoienean Dublinen (Ohio, AEB) jokatutako PGA Tourreko Memorial txapelketea irabazi dau Jon Rahm bizkaitarrak eta ondorioz munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da. Barrikakoak 279 (-9) kolpeko txartelagaz amaitu dau ibilbidea Ryan Palmer 282 (-6) estadubatuarrak baino hiru gitxiagogaz.
2020an Jon Rahmek PGA Tourrean irabazitako lehen txapelketea da hau, 76 puntu jaso ditu Rahmek eta modu horretan Rory McIlroy (419) gainditu egin dau sailkapen nagusian.
Rahmek 25 urte ditu eta Basque Teameko ordezkaria da Jon Rahm eta Europako bederatzigarren jokalaria da lehen postua lortzen dauena, beraz, historikoa da Barrikakok lortu duena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!