905 ikasle aurkeztuko dira Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdira
2020-07-20 09:25 Pil-pileanAzterketak hiru egunetan zehar egingo ditue, garagarrilaren 22ra arte.
Garagarrilaren 20an, astelehenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 905 ikaslek hasiko ditue Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren (USE) probak Euskal Herriko Unibersidadean, ezohiko deialdian. Kopuru horretako 857 Batxilergoko ikasleak dira; eta gainontzeko 48k Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin dabe.
Azterketak hiru egunetan zehar egingo ditue, garagarrilaren 22ra arte.
2019. urtean, 1.367 ikasle aurkeztu ziran ezohiko USEra.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!