Kukai Dantzaren 'Txango bat' lana Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2020-07-20 08:07   Kulturea

Urriaren 12ra arte ikusi ahal izango da.

Museoko bisitariek ikusi leikie dagoeneko Kukai Dantzaren Txango bat ikus-entzunezko instalazinoa museoko BBK aretoan, urriaren 12ra arte. BBK-k eta Bilboko Arte Eder Museoak produzidutako piezea da, osasun-krisiak eragindako zarratzearen ondoren, bagilaren 1ean museoa barriro edegiteko sortua. Orain arte www.museobilbao.com-en YouTubeko kanalean baino ez da egon ikusgai (5.573 ikustaldi izan ditu dagoeneko).

Txango batek ikusleei erakusketearen bisitari bakar bihurtzea proposatzen deutse, museoaren aretoetan aparteko moduan sartu daitezala, museoa barriro bisitau eta artearen sakonenean bidaiatzen gonbidatzen gaituan sorkuntza-lan batek gidatuta.

Jon Mayak eta Kukai Dantza taldeak museoaren bildumearen irakurketa berezia egin dabe, jantzearen, musikearen eta kantuaren bitartez, Kirmen Uribek proponidutako ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketearen bidaia kontzeptual bikaina berrinterpretetan dauen. Txango bat museoa zarratuta egon zan garaian filmau eben eta ikus-entzunezko sorkuntza-lan bakana da, artearen konfinamenduaren lekukotzea: Gorputzek, ahotsak eta musikeak okupetan dabe bisitariak falta dauen espazioa eta, era berean, barriro be artearen aurrean gutako bakotxari jagokon leku partikularra okupetan gonbidatzen gaitue.


Ordutegia

Astelehenetik zapatuta: 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Domeka eta jaiegunetan: 11:00etatik 15:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu