Azkuna Zentroko Mediatekea eta kultura garaikidea bat datoz

Bizkaie! 2020-07-17 12:33   Kulturea

Mediatekeak balio anitzeko espazio barriak sortzen ditu.

Azkuna Zentroko Mediatekea 2010ean inaugurau eben eta, urtero, miloe erdi persona baino gehiago igaroten dira bertatik. Zentroak birplanteatze-prozesu bat egin dau, errealidade garaikidera egokitzeko, egunerokoan izandako bilakaereagaz bat etorriz eta zentroaren Proiektu Programan txertatuz. Zerbitzu tradizionalen liburutegia baina liburutegi garaikidera joatea da asmoa, publiko, formatu, erabilera eta jarduera muta barriei edegia.

Mediatekeak balio anitzeko espazio barriak sortzen ditu, taldean esperimentau eta belaunaldien artean ikasteko, kultura praktikea, prozesu eta esperientzia lez biziteko. Konektetako, pentsetako eta sortzeko tokia. Ikasteko, irakurteko, sortzeko, lan egiteko, pentsetako, ikasteko, ezagutzeko eta topetako gunea.
Diseinua oso inportantea da programazinoaren bidean. Gainera, Artxiboa eta Zentroko argitalpenak batu eta ikerketa sustatuko da, ez bakarrik artxibau eta gordetako ideiagaz, baita ikertzeko ideiagaz be.

Prozesu honetan sartzen da funtsak birplanteetea, bilduma bibliografikoa Proiektu Programearen sei arlo estrategikoetan egituratzeko: arte garaikidea, zuzeneko arteak, zinemea eta ikus-entzunezkoak, gizartea, kultura digitala eta literaturea.

Proiektu bizia da, eten barik mobiduten dagoana, gizartearen eguneroko aldaketak ardatz hartuta. Prozesu honetan, Mediatekeak publiko-komunidadeen entzute aktiboko talde bat egin dau, Entzun, eta apurka-apurka aurrera doa. Prozesuan, liburutegien munduagaz, kulturearen kudeaketeagaz, argitaletxeen industriakaz eta arte sorkuntzako beste gune batzuekaz lotutako 40 profesionalek baino gehiagok hartu dabe parte. Entzun horrek aukerea emon eutsen guztiei euren ideak eta amesak azaltzeko.

Mediatekan berbea eta literaturea hartzen dira literatura-adierazpide, beste arte-adierazpen batzuei jagokenez eta personen arteko komunikazinoaren eta alkarrekintzearen oinarri, komunidadeak sortzen lagunduz. Esangura horretan sartzen dira ilustrazinoaren inguruko jarduerak, tailerrak eta egoitzak; eleberri grafikoa eta komikia; ahozko poesia; irakurketa klubak; topaketak egileakaz...

2010ean ateak edegi zituanetik, Mediatekeak komikiaren alde egin dau, bildumearen ardatz egituratzaileetako bat bihurtuz. Eskaera handiena dauen eta publiko komunidade desbardinak erabilten dituan atala da. Funts bibliografikoaz gan, 7.000 komiki-titulu inguru dituana, Mediatekeak berariazko espazioa izango dau eleberri grafikoaren eta ilustrazinoaren inguruko sorkuntza artistikorako.

Era berean, eduki digitalen alde egiten da (erreferentzia-lanak, prentsa, streaming-a, liburu elektronikoak, audioliburuak, podcast-ak, filmak eta dokumentalak...). ELiburutegian eta EFilm-en, Euskadiko liburutegi digitala, laguntzen jarraituko dabe.

Mediatekea funtsezko eragilea da zentroan eta zentrorako sortutako edukiak sortzeko. Askotan ezezagunak diran kontzeptu garaikideak azaltzea eta ikusleakana hurreratzea da helburua.

Gizarte-sarea lantzeko eremuei jagokenez, zerbitzua eguneratzeak ez dau esan gura zerbitzu hori erabilten daben personak aspalditik baztertzen diranik, komunidade barriak batuko dira, balioa emon eta gaur egungo espazio edegi eta konektautakoa sortzeko.

Azkuna Zentroaren babesle estrategikoa dan BBK erakundearen laguntzea dau proiektu honek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu