Estu eta larri liburuaren sektorea

Bizkaie! 2020-07-17 08:36   Kulturea

Liburuaren sektoreak akordio iraunkorrak eskatu ditu.

Argazkian ezkerretik eskumara: Pello Elzaburu, Garbine Ubeda, Karlos del Olmo, Josemari Sors eta Larraitz Orkolaga. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sano arduratuta azaldu dira Euskal Idazleen Alkartea, EIZIE, Galzagorri, Editargi eta Euskal Editoreen Alkartea. Besteak beste, euskal kulturearen eta zehatz liburugintzearen aldeko itunaren beharra aldarrikatu dabe: Subentzinoak baino inbersinoak behar dira, kultura erdigunean jarriz herri bezela aurrera egiteko. Jentaurreko agerraldian alkarteen arteko alkarlanari ekin deutse.

Pandemiak eragin dauen salbuespen egoereak larriagotu egin dau kulturearen eta liburugintzearen industria eta aitatu bost alkarteek bat egin dabe eskakizun zehatzak manifestu batera batzeko: oro har, diru laguntzez harago joan eta baliabide eta inbersino bide gehiago eskatu ditue, kaltearen % 100 ordaintzea, beka gehiago emotea, sortzaileei estatus berezia autortzea, abantaila fiskalak apliketea, literatur programak ez etetea eta jardunari eutsi ahal izateko baliabideak eskura jartea.

Bien bitartean, giro baltza horretan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak liburu sektoreko alkarteekin batera #Denahastendaliburudendan kanpainea jarri dau martxan sare sozialetan. Zer da liburu-denda bat? Dana hasten dan lekua: istorio guztiek hasiera bat dabelako eta istorio horreek liburu-dendetan dabelako hasierea. Erakunde, argitaletxe, liburu banatzaile eta saltzaileek bat egin dabe herritarrak liburu-dendetara bueltau daitezan gonbidatzeko. Esangura horretan, garagarrilaren 23an, Liburuaren Eguna iragarri dogu. Ateak edegita ditugu zuretzako. Bazatoz?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu