II. Euro Basque Rugby Challenge 2020 Txapelketea 2021era atzeratzea erabagi dabe

Bizkaie! 2020-07-17 08:08   Kirola

2021eko abuztuan jokatuko da txapelketea.

Bizi dogun pandemia egoerea dala eta, Euro Basque Rugby Challenge Txapelketearen Antolakuntza Batzordeak, Euro Basque Rugby Challengearen 2. edizinoa 2021eko abuztura atzeratzea erabagi dau.

Akitania Barriko, Euskadiko eta Nafarroako errugbi taldeen egoerea eta errugbi lehiaketei normaltasunez ekiteko epe laburreko aurreikuspenak aztertu ondoren, Antolakuntza Batzordeko 3 federazinoek, txapelketea bultzatzen daben erakundeakaz bat etorriz, txapelketa barritzaile honen bigarren edizinoa atontzea 2021eko abuztura atzeratzea erabagi dabe.

Bigarren edizio horretan, Bidasoaren alde bietako errugbi talde esanguratsuenek hartuko dabe parte, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan, 2019an hasitako txapelketeari jarraipena emonez.

Eskerrak eman nahi deutsegu Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen eta Eusko Jaurlaritzearen aldetik jaso dogun babesagaitik. Laguntza horri esker, mugaz gaindiko errugbi proiektu bat eregiten jarraitu ahal izango dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu