Gerediagak eta Durangoko Udalak hirugarrenez atondu dabe Sormen Bekea Da

Bizkaie! 2020-07-16 13:08   Kulturea

2020an, Ikus-entzunezkoa izango da oinarri.

Sortzaile barriei erraztasunak emon gura jakez euren bidea egin deien. Kultur sorkuntzearen barruan Durangoko Azokeak barrubatzen dituan diziplinak izango dira kontuan: literaturea, musikea, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko buztarketea izan daiteke. Baina, deialdi bakotxean diziplina bat hartuko da oinarritzat eta 2020an, Ikus-entzunezkoa izango da oinarri, edozein generotakoa (aurreko bi urteetan literaturea eta musikea izan ziran).

Parte-hartzaileak sortzaile barriak izango dira (zirkuitu komertzialetan lanik aurretik zabaldu barik izatea, edota ikus-entzunezko jaialdiren baten bere lanen bat sarituta ez izatea).

18 urtetik gorakoa izatea nahitaezkoa da eta banaka zein taldeka aurkeztu daitekez lanak.

Bekearen zenbatekoa: 15.000€

Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

2020ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, zarratuko da lanak aurkezteko epea.

Proposamenak posta elektronikoz bialduko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk:

- Eskaera formularioa.

- Sortzailearan kurriculuma eta portfolioa.

- Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronogramea...).

- Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoia, eskaleta edo storyboard-a.

- Ikus-entzunezkoaren produkzino plana.


Balorazino erispideak:

- Proiektuaren kalidadea.

- Gaitasun barritzailea eta originaltasuna.

- Proiektua zabaltzeko zein aurrez aurre erakusteko kapazidadea.


Ebazpen prozedureari jagokonez, epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu eta horreek proiektu defendidu beharko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketearen ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 55. Durangoko Azokan emongo da.

Urtebeteko epea izango dau hautatuak proposamena amaitzeko eta 56. Durangoko Azokan (2021an) erakutsiko dau emoitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu