World Toureko bost talde Getxoko Zirkuituan
2020-07-16 10:27 KirolaGetxoko Zirkuituaren 75. edizinoa abuztuaren 2an izango da.
Munduko lehen mailako taldeak batuko dira Getxoko Zirkuituaren 75. edizioan (Otxoa anaiak Memoriala) datorren abuztuaren 2an. Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioz txirrindularitza-denporaldia egokitu eta gero, Getxoko hitzorduaren urteurren garrantzitsua aurten. Hemeretzi talde izango dira bertan eta tartean World Tour mailako 5 talde: Movistar Team, NTT, Trek Segafredo, UAE Emirates eta Bahrain McLaren.
Izenen artean Getxon izango dira munduko egungo txapelduna, Mads Pedersen, Mikel Landa, Pello Bilbao, Fernando Gaviria eta Mark Cavendish, beste txirrindulari ospetsu batzuen artean.
Amaia Agirre Getxoko alkateak aurkezpenean adierazo dauenez, Getxoko Zirkuituaren 75. edizinora heldu gara. Pandemiak ekarri dau osasun-krisia, ohikoa danaren, talde-lanaren eta Munduko lehen mailako taldeen ardurea baina eutsiko deutsagu, danon artean, getxotar guztiak omenduz.
Era berean, Mikel Guineak eskerrak emon deutsee erakundeei zein boluntarioei baina batez be Getxoko Udalari, euren inplikazinoak eta babesak maitasuna adierazoten dabelako.
Getxoko Zirkuitua Punta Galea Txirrindularitza Alkarteak antolatzen dau Getxoko Udalaren lankidetzeari eta beste instituzino eta babesle batzuei esker.
Lasterketea 11:30ean hasiko da Bizkaia Zubian, urtekera neutralizatuan eta jarraian Getxoko epaitegien aurretik pasauko da, bertan egongo baitira urtekerea nahiz helmugea. Udalerriaren erdiko kaleetan ibiliko dira, baita Leioa, Loiu, Erandio eta Sondika herrietan be Getxora heldu eta 177 kilometroko ibilbidea osotzeko.
Barrikuntza moduan, Artxandatik hur dagoan Pika Bidea igoerea gehituko jako ibilbideari, kilometro bikoa, % 14ko batez besteko aldatzagaz eta % 20ra bitarteko tarteakaz.
World Toureko taldeez gan, aurten ondorengoek hartuko dabe parte: Caja Rural Seguros RGA, Euskadi, Massi Vivo Conecta, Novo Nordisk, Kometa Xstra, Burgos BH, Bingoal Wallonie Bruxelles, Nippo Delko One Provence, Dinatek Vega Workservice Prefabricati, Gios Kiwi Atlántico, Kern Pharma, Efapel, Feirence eta Androni Giocattoli Sidermec.
Lasterketearen ohorezko zuzendaria Roberto Laiseka izango da.
Getxo Zirkuituak 14.500€ emongo ditu sarietan.
Getxoko Udaltzaingoak trafikoan neurri bereziak hartuko ditu bai bezperan, bai lasterketa-eguneko goizean zehar be. Era berean, COVID-19ak eragindako salbuespen-egoerea dala-eta, lasterketea in situ ikusi nahi daben zaleei gogorarazo gura jake prebentzinorako neurri personal guztiak hartzea beharrezkoa izango dala, kutsatze-arriskua gitxitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!