Bilbok uriari buruzko 8 informazino-panel barri izango ditu
2020-07-16 08:58 Pil-pileanMetro Bilbaoren 25. urteurrenari esker dator neurria.
Lehengo paneletan jasotako informazino interesgarria eguneratu eta bestelako kontuakaz osotu da: kirol, kultur, turismo eta aisialdi arlokoakaz: 168 mapa jarriko ditue lehenengo Bilbo, Getxo eta Portugaleteko 18 geltokitako sarbide, fosterito, eta nasetan.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, ondoan Amaia Agirre Getxoko Alkatea eta Mikel Torres Portugaleteko Alkatea zituala, barrutietako mapa barriak aurkeztu ditue Metro Bilbaoren Moyuako geltoki ezagunean, Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko Zuzendari Kudeatzailearen eskutik.
Barruti mapak metroaren sarbideetan eta geltoki bakotxeko nasa bakotxean kokatuta dagozan planoak dira; horreen bidez, bezeroek euren burua kokatu leikie, ez bakarrik trenaren sarean, baita momentu horretan dagozan herri edo urian be. Gaur egungo panelek 25 urte bete ditue dagoeneko eta barriztau beharra egon da.
Bersino eguneratu eta hobetuak, metroaren trazadureak 14 udalerri zeharkatzen ditu, eta mapa barriek horreen inguruko informazino osoa batu dabe. Modu koordinau eta sistematizatuan egindako lana da. Udal guztietako sail tekniko eta urigintza sailen, turismo bulegoen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta kartografia atalaren arteko alkarlanaren emoitzea dira.
Metro bideetan, berezko informazinoari eutsi jako interes orokorreko lekuei jagokenez: Osasun zentroak, administrazino-bulegoak, irisgarritasuna eta bestelako arlo batzuk; kaleen izen batzuk, barriz, eguneratu egin ditue.
Era berean, nobedade moduan, eduki turistikoak jaso dira: leku adierazgarriak, arkitektura ezaugarri bereziko eraikinak, ondare historiko eta artistikoa, paseoak egiteko ibilbideak, paraje panoramikoak eta interes naturaleko lekuak.
Azkenik, kultur, kirol eta aisialdi arloko informazinoa jaso da: antzokiak, auditorioak, kultur-etxeak, kiroldegiak, kaleko jarduerak egiteko eremuak, hondartzak... Holan, mapea konsultetan daben personek leku horreek bisitetako aukerea aztertuko dabe, askorentzat, ezezagunak izango baitira.
Horregaitik, zagozan leku zehatzean kokatzen zaitue zirkulu berde baten bidez, oinez hamar minutuko tartean topau zeinken guztia eta zure interesekoa dana.
Lehenengo fasean, 168 mapa jarriko ditue, Bilbo, Getxo eta Portugaleteko 18 geltokitan. Sarbide, fosterito, eta nasetan jarriko dira. Ondoren, eta urte amaierara arte, metroaren gainerako sareari eustea da asmoa eta beste herri batzuetako geltokien txandea izango da. Metro Bilbaoren webgunean www.metrobilbao.eus eta sare sozialetan be jarriko dira.
Honako geltokietan jarri dira panelak oraingoz, bakotxean kopuru hori:
Zortzi Bilbon:
Zazpikaleak/Casco Viejo (9), Abando (11), Moyua (12), Indautxu (11), Santimami/San Mamés (8), Deustu (11), Sarriko (7) eta San Inazio (14).
Zazpi Getxon:
Areeta (12), Gobela (5), Neguri (8), Aiboa (7), Algorta (9), Bidezabal (8) eta Ibarbengoa (9).
Hiru Portugaleten:
Abatxolo (9), Portugalete (11) eta Peñota (7).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!