Unibersidadean sartzeko probak % 97,29k gainditu ditu

Bizkaie! 2020-07-16 07:55   Pil-pilean

Ezohiko deialdia garagarrilaren 20, 21 eta 22an izango da.

Lehenengo datuen arabera, EHUn Unibersidadean Sartzeko Ebaluazinoko Sarbide fasean aurkeztutako 11.654 Batxilergoko ikasletatik 11.338k gainditu dabe eta, beraz, ikasleen % 97,29k gainditu dau. Probearen batez besteko notea 7,02koa izan da. Igazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,53 izan zan eta batez besteko notea 6,65ekoa.

Proba honeek fase bi ditue: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena. Horrezaz gan, onarpen faseko irakasgai desbardinak egiteko izena emon eben Heziketa Zikloetako 836 ikaslek.

Datuak behin-behinekoak dira, barrikusketearen ebazpenaren aurretikoak.

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreorde Aracelí Garinen eretxiz, nabarmendu behar da USEren probak normaltasun osoz egin dirala, ikasturteon bizi ditugun osasun baldintzak ezohikoak izan arren. Bestalde, eskerrak emon behar deutseguz probearen antolakuntzan eta jardunean parte hartu daben persona guztiei, eta beren beregi bolondres moduan kolaborau dabenei.


Notak eta hurrengo deialdiak

Notak ikasleak matrikulau diraneko ikastetxeetako ordezkariei emon jakezan eta ikasleek konsultau ahal izan zituen atzo, hilaren 14an, UPV/EHUren webgunearen bidez.

Barrikusketea eskatzeko epea garagarrilaren 15etik 17ra artekoa da. Behin betiko emoitzak garagarrilaren 24an argitaratuko dira.

Bestalde, ebaluazinoaren ezohiko deialdia garagarrilaren 20, 21 eta 22an izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dabelako edo kalifikazinoa hobetu nahi dabelako, ezohiko deialdira aurkeztu nahi dabenek barriro matrikulau behar dabe gaur, garagarrilak 15.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu